Elkargurutzaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
 
Genetikan, [[kromosoma|kromosomen]] arteko '''elkargurutzaketa''' (''crossing-over'', [[ingeles]]ez) bi kromosomen arteko truke genetikoa da. [[Meiosi]]aren lehenengo profasean, kromosoma homologoak parekatu egiten dira, eta lotura estuak (kiasmak) mantentzen dituzte. Elkargurutzaketa gertatu aurretik kromatidak[[kromatida]]k hautsi eta berriz lotzen dira, baina gurutzatuta (lau kromatidetatik bik zati batzuk trukatzen dituzte, hots, [[gene]]ak trukatzen dituzte).
 
Elkargurutzaketak kromosoma berean dauden bi gene banandu ditzake. Demagun, adibidez, kromosoma batean ''A'' eta ''B'' geneak daudela, eta bere homologoan ''a'' eta ''b'' geneak. Kromatiden arteko elkargurutzaketaren ondorioz bi kromosoma berri ager daitezke: ''A'' eta ''b'' geneak dituena, eta ''a'' eta ''B'' geneak dauzkana. Kromosoma berean dauden bi genek duten banantzeko [[probabilitate]]a handiagoa da haien arteko distantziaren arabera: zenbat eta distantzia handiagoa geneen artean ([[locus]]etan), orduan eta probabilitate handiagoa haien arteko elkargurutzaketa bat gertatzeko. Aitzitik, bi geneak elkarrengandik oso gertu badaude, haien artean kromosomen haustura gertatzeko probabilitatea oso txikia da.