Meiosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
B) '''Zigoteno''': Kromosoma homologoak (bi kromatida dituztenak) elkartzen hasten dira, paraleloan jarriz. Elkartze prozesu honi sinapsi deritzo. Sinapsi konplexu sinaptonemikoa izenekoaren bitartez gertatzen da, hau da, bi kromosomen artean eratzen den harizpi proteiko baten bitartez.
 
C) '''Pakiteno''': Sinapsia amaitzerakoan hasten da eta banaketa edo desinapsiarekin amaitzen da. Fase honetan nabarmena da bi kromosoma homologoek lotura estua dutela (bi kromosoma daudenez, lau kromatida daude lotuak, ''tetrada'' izeneko egitura agertuz). Garrantzi handiko fenomenoa gertatzen da pakitenoan: kromatida homologoen arteko [[elkargurutzamenduelkargurutzaketa]]a edo ''crossing-over'', zeinean [[gene]]ak trukatzen dira. Era honetan hasieran zeuden kromosomak eduki beharrean gametoek bien arteko nahasketa genetikoa izango dute. Elkargurutzamenduak, beraz, berebiziko garrantzia du, aldakortasun genetikoa handitu egiten baitu.
 
D) '''Diploteno''': Kromosoma homologoak banatzen hasten dira (desinapsia) eta kiasmak agerian gelditzen dira, hau da, kromosomen arteko loturak