Mumia Abu-Jamal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
13. lerroa:
[[2010]]eko [[azaroaren 9]]an, Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak heriotza zigorraren inguruko argumentuak entzun zituen berriz ere. [[Filadelfia]]ko fiskaltzak ordea, poliziaren babesarekin, Mumia erailtzeko asmoarekin jarraitzen du. Baina Epaimahaiak [[2008]]ko erabakia babes zezaken heriotza zigorra berriz ezeztatuz edota beste epaiketa bat proposatuz; horrela, Mumiari buruzko erabakia eta sententzia berraztertu zitekeen. Azkenean, [[2011]]ko [[apirilaren 26]]an Auzitegi Federalak Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen. Erabaki honek, [[2010]]eko [[urtarrila|urtarriletik]] indarrean zegoen exekuzio mehatxua bertan behera utzi zuen.
 
[[2011]]ko [[urriaren 11]]an, [[Amerikako Estatu Batuak|EEBBetako]] Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen epaiketa berri bat izan arte [[Filadelfia]]ko Fiskaltzak ezin izango duela Mumia Abu-Jamal exekutatu. AurrekoIzan ere, aurreko apirilaren 26an Mumiaren heriotza zigorraren inkonstituzionaltasuna onartu zuen Auzitegi Federal baten aipamenaren inguruan gora jotzea aurkeztu zuen Fiskaltzak.
 
Orain, Fiskaltzak heriotz sententzia berri bat bilatzen badu, epaiketa berri bat antolatu beharko du; eta soilik Biziarteko Zigorra ala Heriotz Zigorraren sententzia kaleratuko duen epaimahai berri baten aurrean. Fiskaltzak hala egingo ez balu, Mumiari zuzenean Biziarteko Zigorra ezarriko zitzaion baldintzapeko askatasunaren aukerarik gabe.