Meiosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
=== ''Metafase I'' ===
 
Meiosiaren metafaseak antza handia du mitosiaren metafasearekin: kromosomak mugitu egiten dira eta ardatz akromatikoaren erdialdean kokatzen dira. Baina mitosiaren metafasearen aldean, meiosiaren metafasean ardatz akromatikoan jartzen direnak ez dira kromosoma banakoak, tetradak baizik (bi kromosoma homologoak)
Nukleoloa eta nukeloaren estalkia desagertu dira dagoeneko eta bibalenteek plaka ekuatoriala osatzen dute. Kromosomen zentromeroetatik ateratzen dira mikrotubulu zinetokorikoak ez dira bi poloetara zuzentzen, bakar batera baizik, era honetan kromosomak ez dira ahusten, bibalenteak bakarrik banatzen dira.
 
=== ''Anafase I'' ===
 
Anafasean ez dira kromatidak banatzen (mitosian bezala), kromosoma homologoak baizik: homologoen bikotearen bat zelularen polo baterantz abiatzen da, eta bestea zelularen beste polora. Beraz, kromosoma-bikoteak banatzen dira, ez kromatidak.
Bibalenteak banatu eta aurkako poloetara migratzen dute kromosomak.
 
=== ''Telofase I'' ===
 
Telofasea mitosiaren telofasearen antzekoa da: nukleoa eta nukleoloa denbora labur batentzat berragertzen dira, eta [[zitoplasma]]ren banaketa ere gertatzen da.
Zenbait espezietan kromosomak zerbait desegiten dira eta epe laburreko nukleoloa eratzen da. Beste batzuetan zuzenean fase hau saltatu egiten da.
 
Meiosiaren lehenengo zatiketaren ondorioz bi zelula agertzen dira, bakoitzak bere nukleoan ama zelularen kromosomen erdiak dituena, baina kromosoma horiek bina kromatida dituzte.
 
== Bigarren fase meiotikoa ==