Levi Strauss: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
 
'''Levi Strauss''', jaiotzez Löb Strauß, (Buttenheim, [[Bavaria]], ([[Alemania]]), [[1829]]ko [[otsailaren 26]]a – [[San Francisco]], [[Kalifornia]], [[AEB]], [[1902]]ko [[irailaren 26]]a) munduko jantzi ekoizle handienetakoa den Levi Strauss&Co enpresaren sortzailea izan zen.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Buttenheim Levi Strauss Haus.jpg|thumb|left|200px|Buttenheimeko etxea]]
 
Löb familia judu batean jaio zen Buttenheimen, ([[Alemania]])n, [[1829]]ko [[otsailaren 26]]an.
 
[[Bavaria]]n hezi zuten eta, [[1847]]an, bere ama eta bi arrebekin batera, [[New York]]era joan zen bizitzera.
 
[[1853]]an, [[San Francisco]]ra aldatu ziren jostunentzako denda txiki bat ireki zuelarik. Pixkanaka, negozioa indartzen joango zitzaion eta Leviren ekonomia sendotzen joan zen.
 
Levi Strauss&Co galtza bakeroak ekoizten hasi zen lehen enpresa izan zen. [[1872]]an, Jacob Davis sastreak ireki zizkion begiak. [[Riga]]ko judu hau Leviren ohiko eroslea zen eta askotan errepikatzen zen akatsa argitu zion: meategietan lan egiteko prestatuta zeuden galtza haiei, patrikak errazegi puskatzen zitzaizkien. Bien artean bilatu zioten soluzioa, errefortzurako errematxeak jarriz poltsikuen izkinetan. Gauza berria zen hura eta Jacobek patentatzeko ideia izan zuen, [[1873]]ko [[maiatzaren 20]]an lortu zutelarik. Horrela jaio zen ofizialki errematxatutako lehen Levi´s galtza eta gehien ekoiztu den jantzia jaio zen: galtza bakeroa.
 
Levi Strauss [[1902]]ko [[irailaren 26]]an hil zen, 73 urte zituenean. Ilobak izan ziren oinordeko eta hazi besterik ez du egin enpresa horrek.
 
[[2008]]an, Levi Strauss enpresak bere [[AEB]]etako azken faktoria itxi egin zuen eta hirugarren munduko herrialdetan kokatu zituen bere lantegiak.