«Karlos Saldise»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: Karlos Saldise Korta Pasai Donibanen 1947ko martxoaren 21ean jaioa, 1976az geroztik Lezon bizi zen. Amnistiaren Aldeko Batzordetako kidea zen Lezoko komitean. 1980ko urtarrilare...)
 
Karlos Saldise Korta Pasai Donibanen 1947ko martxoaren 21ean jaioa, 1976az geroztik Lezon bizi zen. Amnistiaren Aldeko Batzordetako kidea zen Lezoko komitean. 1980ko urtarrilaren 16ean, hogeita hamairu urte zituela, talde parapolizialek tiroz hil zuten bere Lezoko etxeko atarian. Aurretik hainbat heriotz mehatxu jaso izan zituen. Gutunazaletan, bere altzari dendan ate azpitik sartuak, jende txikitua azaltzen zuten argazkiak topatzen zituen. Haien aldamenean mahatxua, berak ere hala bukatuko zuela. Beste batean, bere kotxeko antena apurtu eta kapotaren gainean utzi zioten ohar bat. Bera ez zegoela etxea arakatu zioten zenbaitetan. Soriara (herriko presoak bisitatzea joana) egindako bidaia batetik etorrita etxeko atea indarrez irekia topatu zuen...
 
Karlosen hilketaren erreibindikazioa bi egunkarietan jaso zen talde parapolizial ezberdinen izenean. EGIN egunkarira “Batallón Vasco Español” (BVE) izenean deitu zuten. DIARIO VASCOra deitu zutenek aldiz, “Grupos Armados Españoles” (GAE) izenean hitz egin zuten eta Karlosen heriotzaz gain biolazioak ere bereak zirela azaldu zuten. GAEkoen mehatxua, Karlosen hilketa erreibindikatzerakoan Amnistiaren alde lan egiten zuten guztiei lotzen zitzaion.
Anonymous user