Summerhill eskola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
41. lerroa:
== Sistemari egindako kritikak ==
Suposatzen denez Summerhillen metodologiak kritika asko jaso ditu eta, nolabait, beti zurrunbiloaren erdian egon da. Ikuspuntu tradizionaletik han ematen zen disziplina eza, sexualitate osasuntsuaren erreibindikazioa, erlijioaren bazterketa, biluztasunaren normaltasuna eta beste gauza asko ulergaitzak ziren. Hala ere, eskolak ezagutu izan zituen ikusketetan ez zuten ezer arriskutsurik aurkitu. Esaterako Gobernuko ikuskariek 1949ko ekainan egin zuten txostenean onartzen zen, besteak beste, haurrak ondo zainduta zeudela, instalazioak egokiak zirela, irakasle askoren maila oso ona zela eta, orokorrean, aztertzeko esperientzia interesgarria zela <ref>A. S. NEILL: ''Summerhill''. Ikuskarien txostena, 76-82 or.</ref>.
Ezkerretik, bestetik, esperientzia honek bere kritikak ezagutu ditu baita ere. A.S. Neill oso intelektual irekia eta progresista zen baina hala ere garaiko aurreiritzi batzuetaz ez zen libratzen. Esaterako, haren ustez homesexualitatea gaixotasun bat zen, errepresioak sortutako arazoa, askatasunean hezitako haurren artean ematen ez zena. Horretaz "Summerhillen ez dago homosexualitarikhomosexualitaterik" idatzi zuen. Nesken hezkuntzari buruz ere zalantza handiak erakutsi zituen. Hezkidetzaren aldekoa zen baina ez zuen ulertzen zergatik neskak ez ziren zientzietara edo matematiketara hurbiltzen. Neurri handi batean ideia hauek Freudengandik jaso zituen. Azkenik, nahiko eskola elitista izan da beti eta hori sortzaileak berak onartzen zuen. Bertara haur bat bidaltzeko familiak dirua izan behar zuen eta horrek esperientziaren orokortasuna zalantzan jarri du.
 
== Summerhillen ikasitako pertsona ezagunak ==