Summerhill eskola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
31. lerroa:
Eskolaren gobernua batzarraren bitartez eramaten da. Hori da Summerhillen organo gorena eta bertan gauza garrantzitsuenak erabaki egiten dira, bi salbuespenekin: langile eta irakasleen kontratazioa eta horien soldatak. Batzarrean denek parte har dezakete eta pertsona bakoitzak boto bat dauka bai gatazkak konpontzeko baita ere arau berriak sortzeko. Batzarraren lehendakaria bileraz bilera aldatu egiten da eta astero biltzen da. Neillen ustez batzarra haurrentzat eskolaren ikasgai nagusia da<ref>A. S. Neill: ''Summerhil'', 273-300 or.</ref>.
 
== Eraginak ==
1917an Neill [[Little Commonwealth eskola]] ezagutu zuen. Eskola hori berez [[erreformatorio]] bat zen, [[Homer Lane]] psikoanalista estatubatuarrak zuzentzen zuena. Hango gazteak delituak egiteagatik entzerratuta zeuden. Instituzio hori ezagutzeak eragin berezia izan zuen Neillengan: errealitate hori ezagututa eta gero, beti espetxeen kontra hitz egingo zuen; aldi berean, hango funtzionamendua erakarri egin zion: bertako gazteek espazio gestionatu egiten zuten. Beste psikoanalistek ere izan zuten eragin berezia Neillengan. [[Sigmun Freud]] bera aparte, Wilhelm Reich Neillen analista izan zen eta bere laguna. Reichengandik hezkuntza kolektiboaren beharraren planteamendua jaso zuen. Honen arabera, hori zen hezkuntza burgesari ordezkatzeko sistema egokiena. Psikoanalista hauen ustez hezkuntza burgesak eta tradizionala haurtzaroan senen eta borondateen debekuen gainean antolatzen zen. Neillen ustez hortxe dago pertsona askok erakusten dituzten neurosi manifestazioen eragile nagusia. Askotan beste eskoletatik ailegatzen ziren umeak benetako gaixo neurotiko moduan zaintzen zituen Summerhillen, neurri handi batean errepresio sexualaren eta autoritarismoaren ondorioz gaixotutako haur neurotikoak bezala.
== Helburuak ==
Neillen ustez eskolaren lan nagusia zera da: haurrei zoriontasun propioa aurkitzeko bidean laguntzea. Horretarako tradizionala ez den beste eredu bat oso bestelakoa proposatu zuen. Eskola horretan beldurraren atmosfera erabat ezabatu behar zen. Askotan haurrak oso txintxoak izan daitezke baina hori beldurraren ondorio bada ez da batere positiboa. Pertsona zoriontsua izateko lehendabizi bere bide propioa aukeratzeko aske sentitu behar da. Horregatik Summerhillen ez da aginte morala edo hierarkikoa ematen, ikasleen askatasuna ez mugatzeko.
Summerhillen helduek ez dute haurrek baino botere gehiago. Pertsona guztiak berdinak dira. Testuinguru horretan askatasuna guztion arteko eraikuntza bezala ulertzen da.
 
== Sistemari egindako kritikak ==
Suposatzen denez Summerhillen metodologiak kritika asko jaso ditu eta, nolabait, beti zurrunbiloaren erdian egon da. Ikuspuntu tradizionaletik han ematen zen disziplina eza, sexualitate askearen erreibindikazioa, erlijioaren bazterketa, biluztasunaren normaltasuna eta beste gauza asko ulergaitzak ziren. Hala ere, eskolak ezagutu izan zituen ikusketetan ez zuten ezer arriskutsurik aurkitu. Esaterako Gobernuko ikuskariek 1949ko ekainan egin zuten txostenean onartzen zen: haurrak ondo zainduta zeudela, instalazioak egokiak zirela, irakasle askoren maila oso ona zena eta, orokorrean, aztertzeko esperientzia interesgarria zela <ref>A. S. NEILL: ''Summerhill''. Ikuskarien txostena, 76-82 or.</ref>.
Ezkerretik, bestetik, esperientzia honek bere kritikak ezagutu ditu. A.S. Neill oso intelektual irekia eta progresista zen baina hala ere garaiko aurreiritzi batzuetaz ez zen libratzen. Esaterako, haren ustez homesexualitatea gaixotasun bat zen, errepresioak sortutako arazoa, askatasunean hezitako haurren artean ematen ez zena. Nesken hezkuntzari buruz ere zalantza handiak erakutsi zituen. Hezkidetzaren aldekoa zen baina ez zuen ulertzen zergatik neskak ez ziren zientzietara edo matematiketara hurbiltzen. Neurri handi batean ideia hauek Freudengandik jaso zituen. Azkenik, nahiko eskola elitista izan da beti eta hori sortzaileak berak onartzen zuen. Bertara haur bat bidaltzeko familiak dirua izan behar zuen.
 
== Bibliografia ==