Dresden: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa:
Hiria batez ere [[Innere Altstadt (Dresden)|Innere Altstadt edo Dresdengo Alde Zaharrak]] osatzen duen arkitektura multzo bikainagatik ospetsua da.
 
== EraikinakGeografia ==
 
[[Elba ibaia]]ren ertz bietan zabaltzen den Dresden bailaran kokaturik dago hiria. Hegoaldetan "Metal mendiak" ([[aleman]]ez ''Erzgebirge'', [[txekiera]]z ''Krušné hory'') ditu eta iparraldean [[Lusazia]]ko muinoak. 113 metrotako garaieran badago ere punturik altuena 384 metrotara iristen da.
 
Europako hiri berdeenetakoa izatearen fama du, hiriaren %63a parke eta basoek estaltzen baitute, hauen artean 4 natura erreserba daude. "Elbaren bailara Dresden" [[Gizateriaren Ondare]] izan zen 2004 eta 2009 artean, baina zubi batebn eraikuntzak [[UNESCO]]ren zerrendatik atera zuen.
 
== Historia ==
 
[[Neolito]] garaitik populatua izan den arren, Dresdenen lehenengo aipamen idatzia XII mendekoa da. Ibaiaren hegoaldean zegoen ''Drežďany'' izeneko herrixka [[eslaviar]]ra zen. 1206an Dietrich I.a Meissengo Mangraveak "Civitas Dresdene"n bizitzea erabaki zuen. 1270ean Meissengo Magraverriaren hiriburu bihurtu zen eta 1485ean Saxoniako Dukeak ezarri ziren bertan.
 
=== Erromatar-Germaniar Inperio Santua ===
 
1547an printze-hautseletza bertan ezarri zenean gorakada handia izan zuen eta kultur eta plotiko gune garrantzitsua bihurtu zen. Honi esker [[Erromatar-Germaniar Inperio Santua]]ren barnean '''Saxonia''' lurralde protestante garrantzitsuena bihurtu zen. Augusto I.a Saxokiako hauteslea eta Poloniako erregeak gortea Dresdenen ezarri zuen eta Europatik artista musikari eta margolariak ekarri zituen. XVII mendean [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]k Dresdenen bilakaera geldtu arren gerraren ondorengo urteetan eraiki ziren parke eta eraikin famatuenak.
 
XVIII mendea gogorra izan zen hiriarentzat, Europako gerra askoren erdian izan baitzen. Prusiak bi aldiz konkistatu zuen (1745 eta 1756), bigarren aldian hiriari su emanez gainera. 1760an ere berriz sitiatu zuen eta konkistatzea lortu ez arren Dresden oso bonbakatua izan zen. 1785ean [[Friedrich Schiller]]rek dresdenen idatzi zuen bere "Alaitasunaren Oda", gerora [[Europako Ereserkia]] bihurtuko zena.
 
1791ean Pillnitz deklarazioa sinatu zen Dresdenen, zeinak errege alemaniarrek [[Frantziako Iraultza]]ren aurka borrokatuko zutela esaten zuen. 1813an [[Napoleon]]en aurkako borroka gogorrak izan ziren inguruan.
 
XIX mendean [[Alemaniar Inperioa]]ren barnean zegoen [[Saxoniako Erresuma]]ren hiriburua bihurtu zen, zeina Inperioko lurralde indartsuenetakoa zen, ekonomikoki bilakaera handia izan baitzuen, batez ere autogintza, elikadura, banku eta sendagaien ekoizpen industriak garatu zirelako. 1849an 95.000 biztanle bazituen 1900rako 396.000 pertsona bizi ziren Dresdenen.
 
=== XX mendea ===
 
[[Lehen Mundu Gerra]]n Dresdenek ez zuen kalterik jasan eta 1918ko azaroko iraultzan Saxoniako Estatu Askeko hiriburu bilakatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]n ordea naziak errenditu baino 12 aste lehenago bonbaketa izugarria jasan zuen. Britainiarrek eta estatubatuarrek 4.000 tona bonba jaurti zituzten eta 18.000 edo 35.000 hildako utzi zituzten. Bonbaketarik gogorrena izan ez bazen ere gerraren izugarrikerien adibide gisa jarri izan da beti.
 
[[Ekialdeko Alemania]]n gelditu zen eta oraindik zirauten Dredren barrokoaren aztarnak dinamitatu egin ziren sobietar estiloko auzo berriak erikitzeko. Bizilagunen presioari esker agintariek [[Zwinger]] jauregia, [[Katholische Hofkirche|Katholische Hofkirche katedrala]] eta [[Semperoper]] (opera antzokia) berreraiki zituzten.
 
== Ondasun nabarmenak ==
* [[Innere Altstadt (Dresden)|Innere Altstadt edo Dresdengo Alde Zaharra]]
* [[Zwinger]]