Kurtosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Kurtosimailak.svg|thumb|right|350px|'''Kurtosi''' maila ezberdinak: kurtosi handieneko banakuntza gorria da, zentroan zorrotza eta mutur luze eta astunak dituelako; kurtosi txikiagoa du banakuntza berdeak, zentroan zapalagoa eta mutur motzagoak eta finagoak dituelako; banakuntza urdina da kurtosi txikiena duena, zapala izateak gainera, muturrak ez dituelako. Nabarmentzekoa da banakuntza simetriko hauek zentro eta bariantza berdintsuak dituztela eta hala ere ezberdinak direla: kurtosia dute ezberdin.]]
 
[[Estatistika]]n, '''kurtosia''' ([[greziera]]zko κυρτός, ''kyrtos'' edo ''kurtos'', ''"gainezka egin''", "''nabarmendu''") [[banakuntza]] baten zorroztasun maila da. [[Batez bestekoBatezbesteko]] eta [[bariantza]] berdina dituzten bi banakuntza simetriko itxuraz ezberdinak izan daitezkeela eta, kurtosi ezaugarria aztertzen da. Itxuraz, kurtosi handia duen banakuntza bat zorrotzagoa izango da bere batez bestekoaren inguruan; zehatzago [[mutur (estatistika)|muturretatik]] bariantzaren zati handiena hartzen duena izango da kurtosi handiena duena, [[zentro neurri|zentroan]] kokatzen diren datuek dakarten bariantzaren aldean. Kurtosi handiko banakuntzek zentro zorrotza dute eta mutur luze eta astunagoak; kurtosi txikiagoko banakuntzek, berriz, zentro zapala eta mutur labur eta arinagoak dituzte<ref>Testuliburu zenbaitetan akats nabarmena dago: kurtosia zorroztasun hutsa dela adierazten dute, kurtosi handiko edo txikiko banakuntzetako muturren ezaugarriak aipatu ere egin gabe.</ref>. Horrela, era grafiko batean, banakuntza batean burua (zentroa), sorbaldak eta besoak bereizten direla, kurtosi handiko banakuntzetan maiztasuna sorbaldetatik beso eta buruetara mugitu dela adierazi izan da.
 
Kurtosiak banakuntzaren ezaugarri jakingarri bat azaltzeaz gainera, aplikazio interesgarriak ditu. Mutur eta [[muturreko datu]]en azterketan kontzeptu erabilgarria da. Aldi berean, estatistikan eredu gisa maiz erabiltzen den [[banakuntza normal]]ak kurtosi-maila jakina eta finkoa duenez, kurtosia datu-multzo baterako eredu normala egokia den baieztatu ahal izateko erabiltzen da.