Saarbrücken: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: be-x-old:Заарбрукен
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
| postakodea = 66001-66133
| kokapena = kokapenmapa
| irudia = SB-Rathaus.jpg
| irudiaren testua = Saarbrückengo udaletxea
| dn = 49
| mn = 14
22 ⟶ 24 lerroa:
| sorrera =
| herritarra =
| alkatea = Charlotte Britz ([[SPD]])
| webgunea = http://www.saarbruecken.de
| oharrak =
}}
'''Saarbrücken''' ([[aleman]]ez ''Saarbrücken''; [[frantses]]ez ''Sarrebruck'', [[luxenburgera]]z ''Saarbrécken'') [[Alemania]]ko [[Sarre]] [[Alemaniako autonomia estatu|estatu federaleko]] hiriburua da. Hiriko biztanleria 175.810koa bada ere, Saarbrücken 1.1 milioi biztanleko metropolitar gunearen bihotza da.
 
== Historia ==
 
Saar ibaiaren eremua aspalditik populatua izan da. I mendean [[Erromatar Inperioa|erromatarrek]] konkistatu zuten eta V mendean [[Frankoak|frankoen]] esku erori zen. 925ean [[Erromatar-Germaniar Inperio Santua]]ren barnean gelditu zen.
 
1381ean Nassau-Saarbrücken Kondeen agintaldia hasi zen. 1680an Frantziak eskuratu bazuen ere, 1697an uko egin behar izan zion eta kondeen aginteak bere horretan iraun zuen 1793an [[Frantziako Iraultza]]ren ondoren Errepublikak agintea hartu zuen arte. [[Napoleon]]en porrotaren ondoren [[Prusia]]ren menpe gelditu zen eskualdea baina XIX mendean sarritan izan zen Frantziarren eta Alemaniarren eskutan.
 
1919ko [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]] 15 urtetan Frantziaren esku utzi zituen meategiak, Frantziak Lehenengo Mundu Gerran izandako kalteordain gisa, eta 15 urte horien ondoren eskuladeak erabaki ahal izango zuen Alemanian ala Frantzian sartzea. 1935ean egindako erreferendumean %90ak Alemaniaren alde egin zuen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n oso bonbakatua izan zen eta hiria erabat suntsitu zuten [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuek]]. Frantziaren okupazio eremuan gelditu zen eta frantsesek protektoratu bat ezarri zuten [[Sarre]]n. 1957an [[Alemaniako Errepublika Federala]]ren barnean sartu zen.
 
== Ekonomia ==
 
[[Ikatz]] zonalde handi baten erdigune industriala zen Saarbrücken. Lantegiek [[burdina]], [[altzairu]], [[azukre]], [[garagardo]], zeramika, gailu optikoak, makineria eta eraikitzeko materialak ekoizten zuten hor. Nolanahi ere, azken hamarkadetan, Sarreko pisu industrialak behera egin du, soldata baxu herrialdeetako ikatza erostea askoz merkeagoa baita, Alemaniako enpresentzat ere.
 
== Ondasun nabarmenak ==
 
Hiria guztiz berreraiki behar izan da eta beraz oso modernoa da. Hala ere oraindik gelditzen dira XVIII mendeko etxe eta eliza barroko batzuk, hala nola Ludwigskirche eliza protestantea eta San Jon basilika.
 
Alde zaharrean San Joanen merkatu plazaren (''St Johanner Markt'') inguruan giro itzela dago, taberna eta kafetegi ugari baitaude.
 
== Hiri senidetuak ==