«1990eko Alemaniaren bateratzea»: berrikuspenen arteko aldeak

Urtero [[urriaren 3]]an ospatzen da birbateratzearen festa herrialde osoan.
 
Birbateratzea oso zama astuna izan da Alemaniako ekonomiarentzat, eta hurrengo urteetako garapen ekonomikoa bridatu du. Berlingo Unibertsitate Askearen arabera, 1.5 bilioi euro baina handiagoa izan da birbateratzearen kostu ekonomikoa. Izan ere, bi herrialdeetako moneta zio politikoengatik (isla ekonomikorik izan gabe) parekatzean, ekialdeko industrenindustrien leihakortasunalehiakortasuna amildu egin da<ref> [http://www.dw-world.de/dw/article/0,2144,2192882,00.html Alemania: de la reunificación a la globalización]</ref>
. Izan ere, Ekialdeko Alemaniako egitura ekonomikoa [[merkatu ekonomia]]ren azpian jartzean, Estatuaren 14.000 enpresa eta kooperatiba (antzinako herrialdearen ekonomiaren %80) pribatizatu ziren, mendebaldeko ''Treuhandanstalt'' erakundearen ikuskapenean. Sistema berriaren betekizunak direla eta, enpresa ugari desagertu dira, errentagarri suertatzen ez baitziren. Ekialdeko Alemaniaren zorra [[1994]]an funts berezi batera igaro zen, ekialdeko estatuen eta estatu federalean erdibana ordaintzeko. Pribatizazioak erabili izan dira zorra hau kitatzeko.
 
Horren ondorioz, ekialdea industriagabetu da, eta langabeziaren tasa %20ren inguruan mugitzen da. Birbateratzez geroztik, ekialdeko milaka langile migratu dira Mendebaldeko Alemaniara lan bila. Horrek populazio galera garrantzitsua eragin du ekialdean, batik bat prestakuntza handiko lanetarako.
 
[[Trena]]ri dagokionez, estatu federalak %100aren jabetza daukan [[Deutsche Bahn]] izeneko enpresa sortu da lehengo mendebaldeko Deutsche Bundesbahn eta ekialdeko Deutsche Reichsbahn enpresak batzeko. [[Hegazkin]] konpainiekin, berriz, mendebaldeko [[Lufthansa]] baino ez dago orain, ekialdeko Interflug enpresa [[1991]]n desagertu baitzen.
 
Ekialdeko armadaren zati bat mendebaldekoan sartu da, Errepublikaren konstituzioari zin egin ondoren. Goi mailako ofizialeria kanporatu da, armada "deskomunizatu" den bitartean. Armamentuaren zati bat hainbat herrialderi saldu edo eman zaie.
170.926

edits