Narratiba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Narratiba''' [[literatura]]z edo [[ikus-entzunezko komunikazio]]a erabiliz gertaerak kontatzen dituen [[genero artistiko]]a da. Narratiba lan bati '''narrazio''' deritzo. Gertaerak [[erreal]]ak ([[kronika]], esaterako) zein [[fikzio]]zkoak ([[eleberria]], esaterako) izan daitezke eta lanaren [[argumentu]]a osatzen dute, gehienetan [[pertsonaia]] batzuk tartean. Narratzailea gertaerak kontatu egiten dituena da eta hirugarren pertsonatik (maiz narratzaile orojakile baten ikuspuntutik, gertaera guztien berri zehatza duena: ''Bere etxera sartu zen. Bertan bizi zen neska ez zen konturatu eta lo jarraitu zuen''.), lehenengo pertsonatik (narratzailea bera [[protagonista]] edo pertsonaia denean: ''Bere etxera sartu nintzen''.) nahiz gutxitan gertatzen den bigarren pertsonatik (bigarren pertsona bati zuzenean kontatzen zaionean: ''Lo zinen bitartean, ez zinen konturatu zure etxera sartu zela'').
 
Narrazioan estilo zuzena eta zeharkakoa ere bereizten dira: estilo zuzenean narratzaileak pertsonaien esanak hitzez hitz aipatzen ditu: ''"Alde hemendik!" - ihardetsi zion.''. Zeharkako estiloan, berriz, pertsonaien esanak kontatu egiten dira (''Alde egiteko esan zion''). Beste estilo mota bat [[monologo]]a da.
 
Narratiban zenbait azpigenero bereizten dira: literaturan, [[eleberri]]a kontakizun luzeak dira eta [[ipuin]]ak laburrak; [[kronika]]k eta [[gutun]]ak ere narrazioaren azpigenerotzat har daitezke.
 
{{zirriborro}}