Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
[[1978]]an argitaratu zuen bere lehen [[eleberria]], ''Il corso delle cose'' -berez hamar urte lehenago idatzia-, baina arrakasta gutxitxorekin; bi urte geroago, [[1980]]an, ordea, bere lehen saria irabazi zuen Siziliako [[Gela]] hirian, [[Garzanti]] argitaletxeak plazaratutako ''Un filo di fumo'' liburuarekin; [[XIX. mendea|XIX. mendea]]ren bukaera eta [[XX. mendea|XX. mendea]]ren hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldi baten ondoren, [[1992]]an berriz ekin zion idazteari eta ''La stagione della caccia'' argitaratu zuen [[Sellerio]] Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen Camilleri idazlea arrakasta edukitzen, eta gaur egun haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, 60.000 aletik gora saltzen dituelarik batez beste; dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, haietako batzuk errepikakorrak direla uste duenik ez baita falta.
 
Euskaraz, 2011n[[2011]]n kaleratu da lehen aldiz haren liburu bat, ''Gauaren usaina'' (''L'odore della notte''), [[Josu Zabaleta]]k itzuli eta [[Erein]]ek argitaratua.