Hezkuntza berezi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
t Gehitutako kategoria: Hezkuntza mailak, HotCat erabiliz
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Hezkuntza berezia''' [[hezkuntza]] behar bereziak dituzten pertsonekin burutzen dena da, aparteko ahalmenak ( edo [[gaigabezia]]k (fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak) izateagatik. Historian zehar, gaigabeziak dituzten haurrak eskola arruntetik baztertuak izan baziren ere, egungo [[hezkuntza politika|hezkuntza politikek]] haur horiek beste haurrekin batera eskolaratu eta hezitzearen aldekoak dira, euren gizarteratzea errazteko.
 
== Hezkuntza bereziaren historia ==
 
[[XIX. mende]]ra arte ez behar bereziak zituzten eta haur gaigabetuak zorigaiztotzat jo eta abandonatuak izaten ziren. Salbuespen moduan, [[Ponce de León]] espainiar fraidea da, [[XVI. mende]]an haur gormutuei komunikatzeko metodoa asmatu zuena. [[Juan Pablo Bonet]] espainarrak, berriz, haur itsuentzako [[alfabeto]]a asmatu zuen [[XVII. mende]]an. [[Jacob Rodríguez Pereire]]k berriz [[zeinu hizkuntza]] bat garatu eta makina aritmetiko bat asmatu zuen. Baina hezkuntza bereziari lehenengo funtsezko ekarpena egin eta hezkuntza bereziaren aitzindaritzat jotzen den pertsona [[Jean Marc Itard|Jean Itard]] izan zen, 1799 urtean haurren atzerapena irakaskuntza metodo egokien bitartez gainditu daitekeela baieztatu eta basoan bakarrik hazitako [[Victor Aveyrongoa]] haurra heziz frogatu zuena. Aurretik, [[John Locke]] filosofoaren baieztapenak daude, gizakiak berezko izaerarik eduki ez eta bizitzan hezitzen dela adierazi zuena<ref>{{en}} {{Erreferentzia
izenburua=Special education: a reference handbook
|izena=Arlene
|abizena=Sacks
|urtea=2001
|orrialdea=2
|url=http://books.google.com/books?id=lQbDmGPWfyIC&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false}}.</ref>.
 
{{hezkuntza zirriborroa}}
 
== Erreferentziak ==
 
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
[[Kategoria:Hezkuntza berezia]]