Schrödingerren katua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
8. lerroa:
Dena prest dagoenean esperimentua hasten dugu. Detektorearen ondoan material erradioaktiboa jartzen dugu, ezaugarri jakinak dituena: ordubetean alfa partikula bat askatzeko %50eko probabilitatea dauka. Argi dago ordubete barru bi aukera posibleetako bat gertatuko dela: atomoak alfa partikula askatu du ala ez du askatu. Ondorioz, kaxa barruan, katua hilik dago ala bizirik. Baina ezin dugu jakin kaxa ireki arte. Hau da [[mekanika klasiko]]aren legeen arabera egiten dugun interpretazioa, erabat logikoa dena gainera.
 
Baina kaxa barruan gertatzen dena [[mekanika kuantiko]]aren legeekin deskribatzen saiatzen bagara, ondorio harrigarri batetara iristen gara. Katua uhin funtzio konplexu baten bidez deskribatua azaltzen zaigu ([[Schrödinger-enSchrödingeren ekuazioa]]), non uhin hori bi egoeren gainjarpena den %50ean: "katua bizirik" eta "katua hilik". Hau da, katua bizirik eta hilda dago aldi berean eta bi egoerak ezin dira elkarrengandik bereizi. Honek noski, erabat ilogikoa dirudi, eta sen onaren aurka doa erabat, baina mekanika kuantikoaren arabera egoeraren deskripzio teorikoki zuzena da.
 
Katuarekin zer gertatu den jakiteko modu bakarra kaxa ireki eta barruan begiratzea da. Baina zer gertatzen da orduan? Hau eginez gero sisteman eragiten dugu, bi egoeren gainjarpena hautsiz, eta sistemak bi egoeren artean bat aukeratzen du, kaxa irekitzean guk ikusiko duguna.