Goi Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: sk:Včasný stredovek
No edit summary
1. lerroa:
{{Erdi Aroko garaiak}}
'''Goi Erdi Aroa''' edo '''Erdi Aro Goiztiarra''' izenaz ere ezaguna<ref>XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran ''Goiz Erdi Aro'' izena ere erabili zen, baina gaizki sortua zen, eta hiztegietatik —hala nola Euskaltermetik— kendu egin zuten. Desegokitasunaren arrazoiak, besteak beste, Ibon Sarasolak azaldu zituen [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138712128 «Goiz Erdi Aroa, Berant Erdi Aroa»] artikuluan.</ref> [[Europa]]ko historian historialariek gutxi gorabehera [[500]]tik [[1000]] arteko garaiari ematen dieten izena da oro har. Ohartu behar da aditu guztiak bat ez datozela hasierako data jartzerakoan batik bat. Izan ere, nahiz eta hastapeneko mugarria eskuarki [[Erromatar Inperioa]]ren erorketa den, hainbat historialariren arabera, [[III. mendeko krisialdia]]rekin amaituko litzateke [[Antzinaroa]]. Besteen ustez, berriz, [[Erdi Aroa]], eta hortaz, Goi Erdi Aroa, [[VII. mendea|VII.]] edo [[VIII. mende]]etara arte ez litzateke hasiko.
 
Edonola ere, [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren gainbeherarekin estatu indartsu eta zentralizatua desagertu zen Mendebaldeko Europan. [[Rhin]] eta [[Danubio]] mugez haratatik zetozen herriek estatu berriak osatu zituzten, iraupen desberdinak izango zituztenak. Izan ere, erresuma batzuek besteak gailentzean desagerrarazten zituzten. Hala gertatu zen, esaterako, [[frankoak|frankoek]] burgundiarrak garaintzean edo [[bisigodo]]ek [[suebiar]]rak azpiratzean. Indartu jarraitzen zuen [[Bizantziar Inperioa]]k, Ekialdeko Erromatar Inperioak alegia, beste erresuma batzuk, [[vandalo]]ena eta [[ostrogodo]]ena, menderatu zituzten, aurreko Erromatar Inperioaren hedadura lortu nahian.