Vlad Drakula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Aldatua: gl:Vlad Țepeș, sco:Vlad the Impaler
Romanian diacritic signs; correct.
1. lerroa:
{{nabarmendutako artikulua}}
[[Fitxategi:Vlad_Tepes_001.jpg|thumbnail|250px|right|Vlad Drakula / ''Vlad Țepeș'' (olio pintura, Austria, ''c.'' 1560).]]
 
'''Vlad III.a ''paldoztatzailea''''', baita ere '''''Vlad ŢepeşȚepeș'', Vlad Drakula''' edo '''''Draculea'', Vlad Drakulen semea''', ([[Sighişoara]], [[1431]]ko [[azaroaren 8]]a - [[Bukarest]], [[1476]]ko [[abenduaren 14]]a) [[Valakia]] eskualdeko printzea edo ''vovoida'' izan zen (gaur egun, [[Errumania]]ren hegoaldean dago lurralde hau). [[Bram Stoker]] idazle irlandarrak pertsona historiko honetan oinarrituta asmatu zuen bere izen handiko pertsonaia hilezkorra: ''[[Drakula kondea]]''. Etsaien kontrako bere balentriengatik ere oroitua da, otomandarren aurrerapena mozteagatik Europan, baina [[odol]]zaletasunak estali du bere irudia.
 
== Sarrera ==
 
[[Fitxategi:Tepes4.jpg|thumbnail|250px| 1460an Viena-ko Andre Maria elizako aldarean dagoen erretaula bateko irudi zatian. Bertan, dakigula, Vlad ŢepeşȚepeș bizirik zela egindako irudietatik guregana iritsi den bakarra.]]
[[Sighişoara]] burgu edo hirian jaio zen ([[Transilvania]]n), esan bezala 1431ko azaroaren 8an eta gudaldian hil zen 1476an abenduaren 14an, Bukarest inguruan. Ezaguna da baita ere ''Vlad ŢepeşȚepeș'' (“tse'pe” ahoskatuta) edo ''Vlad paldoztatzailea'' ezizenarekin.
 
Izaera igargaitz eta gogorreko printzea izan zen, garai hartako [[Europa Ekialdea|Europa Ekialdeko]] gogorrena dudarik gabe. Batzuentzat kristautasuna eta herrialdearen interesak eta independentzia zaindu zituen heroia izan zen. Beste batzuentzat, aldiz, pertsona ankerra eta atseginagatik jendea torturatu eta hiltzen zuena. Kondaira asko daude bere bizitzari buruzkoak.
23. lerroa:
* oso ankerra izateagatik garai hartarako ere.
 
''ŢepeşȚepeș'' ezizenak adierazten duen moduan, paldoztatu egiten zituen etsaiak, hau da, zigortuari hesola bat sartzea. Tortura eta zigor teknika horretan, puntarik gabeko eta 3,5 m luze zituen hesola edo makila bat sartzen zitzaion zigortutako pertsonari, [[uzki]]tik edo [[bagina]]tik [[aho]]raino edo sorbaldaraino (sufrimendu izugarria zekarkion zigortuari). Ondoren iltzatu egiten zitzaion makila gorputzera, pixkanaka eta minez hil zedin. Orotara, errege izan zen zazpi urteetan, modu horretan, gutxienez ehun mila pertsona hilarazi zituela esaten da: etsaiak, traidoreak, edozein delitu egindakoak eta haien guztien familiak (ume txikiak barne) eta bere soldaduak ere.
 
Hungariar gortean egondako Aita Santuaren bidali batek horrela zioen:
45. lerroa:
Umearo oso gogorra izan zuen Vlad III.a Drakulak eta horrek geroko bere izaera markatu zuen. [[1444]]an, 13 urte zituelarik eta bere anaia [[Radu "Ederra"]]rekin batera, bere aitak turkiar sultanari eman zizkion bahitu gisa: bere menpekotasuna adierazteko garantia gisa. Vlad II.a Drakulen traizioa ekidin asmoz, [[Murat II.a]]k, sultanak berak, hazi zuen Vlad III.a Drakula ([[Mehmet II.a]]ren aitak eta horrexegatik Mehmet II.ak anaiatzat izan zuen Vlad III.a Drakula), [[Adrianopolis]]. Egniojsor, Ened eta Ninfamen hirietan bizi izan zen sultanarekin.
 
[[1447]]an, [[Iancu de Hunedoara-koa]]k Vlad Drakularen aita kolpeka hila zuen eta anaia Mirceari begiak erre zizkion burdina gori batekin eta gero bizirik lurperatu zuen. Gizon horrek [[Boiardo]]ek (bertako aristokrata batzuek) aginduta egin zituen bi hilketak eta, horrexegatik, Vlad Drakulak betirako gorrotoa izan zien.
 
Vlad Drakula erbestetik [[1448]]an bueltatu zen eta urte horretako irailean turkiarrek Valakiako printze-aulkia lortzen lagundu zioten (aurretik, hilabete gutxi batzuetan bada ere, Transilvaniako printze izatera iritsi zen baita). Hala ere, hungariarrek, bere aitaren aspaldiko aliatua izandako eta hungariar nobleen burua zen [[Joan Hunyadi]]-ren aginduz, printze-aulkitik kendu zuten.
51. lerroa:
Zortzi urtean zehar, Valakia inguruko lurretan bidaian aritu zen, batetik, printze-aulkia berreskuratzeko laguntza bila eta, bestetik, estrategia politiko-militarra ikasten. Bere lehengusua zen [[Esteban III.a "Handia" Moldaviakoa]]-rekin jarri zen harremanetan garai hartan, besteak beste, eta aurrerago Moldaviako ''vovoida'' bihurtu zenean laguntza emango zion.
 
[[Joan Hunyadi]] (''Ioan de Hunedoara'') beraren gortean izan zen ere. Huyandi-k turkiarrak nola ezagutzen eta gorrotatzen zituen ikusita, barkamena eman zion eta bere kontseilari gisa hartu zuen. Horrela, Valakiako printze-aulkiarentzat hungariarren hautagaia bihurtu zen.
 
 
=== Printzealdia (1456-1462) ===
[[Fitxategi:Vlad.dracula.jpg|thumbnail|250px|right||Vlad ŢepeşȚepeș (akuarelaz egindako margoa, Alemania, XVI. mendea).]]
Vlad-ek ikusi zuenean hungariarrek turkiarrak bidali zituztela, Valakiako printze-aulkia zeukan [[Vladislav II.a]]ri eraso zion (azken honek bere boterea eta ''vovoida'' kargua hungariarren, alemaniar jatorriko populazioaren eta turkiarren babespean baitzeukan). [[Transilvania]]-ko soldaduekin garaitu zuen eta TirgusorTârgușor (Valakiako hiriburu zaharra zen TirgovistheTârgoviște edo Târrgovişte-tik gertu dagoen hiria) hiriko enparantza nagusian hilarazi zuen —alegia, bere anaia hil zuten leku berean—. Behin [[1456]]an printze edo ''vovoida'' bihurtuta, erresuma kristauek karguan onetsi zuten.
 
==== Noble boiardoen aurkako mendekua ====
63. lerroa:
Batez ere bere aita eta anaia nagusia erailarazi zituzten boiardoen aurka aritu zen: ohiko kide ziren boiardoen ordez, berari leial ziren ezezagunen artean hautatu zituen Printzeen kontseiluko kideak (batzuk atzerritarrak). Maila txikiagoko postuetan ere baztertu zituen boiardoak eta zaldunak edota nekazari libreak hautatu zituen.
 
Gainera, haien aurkako mendeku odoltsua egin zuen. [[1459]]an Pazko-afari erraldoi bat antolatu zuen eta jantzirik onenekin joatera gonbidatu zituen boiardoak. Afaria amaitu zenean, zaharrenak paldoztatu eta gazteenak TârrgovişteTârgoviște-ra joanarazi zituen, Arges ibaiaren ondoan zegoen mendi tontor batean zegoen gaztelu erorira. Oinez joanarazi zituen eta asko bidean hil ziren, baina bizirik iritsi zirenak han Drakularen gaztelua eraikitzera behartuak izan ziren eta nekearekin hiltzen joan ziren Vlad Drakularen aurrean eta haren pozerako.
 
==== Paldoztatzea ====
 
[[Fitxategi:Broimp.gif|thumbnail|250px|right|Vlad Drakula / ''Vlad Țepeș'' paldoztu batzuen aurrean gosaltzen]]
 
Musulman zein kristauen aurka borrokatu zen independente mantentzeko eta guztiek zioten gorroto (bere menpeko musulmanak turkiarren kontra borrokarazten zituen eta bere menpeko katolikoak ortodoxoen kontra).
73. lerroa:
Valakiako nobleen boterearen beste oinarrietako bat saxoi jatorriko jendea bizi zen Transilvaniako hiri autonomoekin zuten lotura zen. Vlad-ek hiri horiek Valakian zituzten pribilegioak kendu zituen eta eraso ere egin zituen. Era horretan, berari zergarik ordaindu nahi izan ez zioten edo berarekin merkataritzan aritu nahi ez zuten hiriekin oso ankerra izan zen: Kronstadt ([[Brasov]]) eta Hermannstadt ([[Sibiu]]) hiri transilvaniarretan biztanleak multzoan paldoztatu zituen.
 
[[1459]]an [[San Bartolome Apostolua|San Bartolome]] egunez 30.000 kolono saxoi eta ofizial paldoztatu zituen, hots: [[Brasov]] hiriko saxoi gehienak. Transilvaniako hiri hau bere aurka altxatu zen [[Dan II.a]] laguntzeko, Vald-en aurkako hungariar eta errumaniarrekin batera. Bazkari handi bat ospatu zuen zigortu taldearen erdian eta, bitartean, borrero batek altxamenduaren buruzagiak eta haien familiako kideak zatitzen zituen tarima baten aurrean. Festa iluntzera arte luzatu zenez, Vlad eta bere armadak, argia izateko, hiriari sua eman zion. Paldoztatu ez zituztenak, multzoetan bildu eta odol hotzean hilarazi zituen ezpataz edo labankadaka. Ondoren, TaraȚara BirseiBârsei hiria eraso zuen eta han ere zigorrak egin zituen. <ref>[http://mysite.du.edu/~etuttle/misc/europe.htm#Wall History of Central Europe]</ref><ref>[http://www.nndb.com/people/439/000113100/ Vlad the Impaler]</ref><ref>[http://www.stanford.edu/group/rsa/_content/_public/_htm/dracula.shtml DRACULA: between myth and reality]</ref>
 
Hurrengo urtean AmlasAmlaș eta FagarasFăgăraș hiriak suntsitu zituen eta borrokan hil ez ziren biztanleak paldoztatu zituen edo erre egin zituen, bere aurka altxatu zirelako.
 
Hiri hauetako batzuk ehun urtez hutsik geratu ziren eta beste batzuek ere belaunaldi bat baino gehiago behar izan zuten populazioa berreskuratzeko. Bakea egiteko Transilvaniari eskatu ziona honakoa izan zen: 15.000 florineko zerga eta etsairik ez onartzea bere lurretan.
87. lerroa:
[[1461]]ean Drakulak bere gudaldi ezagunenetako bat egin zuen. [[Konstatinopla]]ko konkistatzailea zen turkiar sultanak, [[Mehmet II.a]]k, tranpa bat jarri zion: turkiarren laguna zen [[Catavolinos]] greziarra bidali zion enbaxadari Vlad-i eta [[Giurgiu]]-n (Bukarest ondoko Danubinoaren portuan) hitzordua jarri zion “mugako arazo txiki bat konpondu asmoz”. Baina sultana ez zen agertu eta, bere ordez, [[Hamza Beg]] jeneralak zuzendutako soldadu taldea zuen Vlad Drakulak zain Giurgiun. Vlad-ek, gertatuko zenaren jakinaren gainean egonda, ordaintzeke zituen zergen parte bat eta opariak eraman zituen sultanarentzat, baina baita zalditeriako talde handi xamar bat, zeinekin turkiarrak erraz garaitu zituen. Gudaldiko preso guztiak, Catavolinos eta Hamza Beg barne, Valakiako hiriburura eraman zituen, [[Târrgovişte]]-ra, eta han paldoztatu zituen (beste iturri batzuek diote Hamza Beg mugan utzi zuela hankak eta eskuak moztuta, baina oraindik bizirik).
 
Urte horretan bertan, Mehmet II.ak, Valakia (''Valahia, Țara Românească'') inbaditzera zihoala, atzera egin zuen botagureak jota eta soldaduak beldurtuta zituela, milaka zigortu ikusi zituenean Danubioaren bi aldeetan hesoletan usteltzen (eta hori oso gizon odolzalea zela). Sultanak ikusi zuenari "paldoztuen basoa" deitu zaio, zigorra gauzatzeko haran bateko zuhaitz guztiak moztu baitzituzten, 23.000 preso turkiar, hungariar, errumaniar, bulgariar eta kolono saxoniar eta haien familiak paldoztu ahal izateko.<ref>[http://www.royalty.nu/Europe/Balkan/Dracula.html The Real Prince Dracula]</ref>
 
Arrakasta hauek bizkortuta, Vlad III.ak Danubioa gurutzatu zuen otomandarren lurretan sartuz eta haien armada garaitu zuen. Hungariako Corvinuss-i [[1462]]ko [[urtarrilaren 11]]n bidali zion gutunean, etsaien 24.000 buru jaso zituela esan zion (erretakoak jaso ez zituelarik) eta bi zakuz lagundu zuen gutuna belarriz, sudurrez eta buruz beteta. Hain izu handia zabaldu zuen otomandarren artean, askok [[Istanbul]]etik ihes egin zutela, bizantziarren aldekoekin bat eginda, Vlad-ek hiria hartuko zuelakoan.
153. lerroa:
Literatura eta zinemak terrore generoetako pertsonaia bihurtu dute, paldoztuen aurrean jaten zegoen bitartean, bere zigortuen odola edaten zuela esan izan baita, hortik [[banpiro]] izaera eman zaio. [[Bram Stoker]] irlandarrak [[1897]]an idatzi zuen bere ''[[Drakula (literatura)|Drakula]]'' izeneko nobelarako eredu hartu zuen. Filma asko egin dira berari buruz, baina beti banpiro gisa eta ezer gutxi benetako pertsonaia historikoaz.
 
== Vlad ŢepeşȚepeș gaur egungo kulturan ==
==== Zinema ====
* "Vlad ŢepeşȚepeș". Errumania, 1979.
* "Vlad, The Dark Prince: The True Story of Dracula". AEB, 2000.
* "The Impaler: A Biographical/Historical Look at the Life of Vlad the Impaler, Widely Known as Dracula". 2002 (Dokumentala)
161. lerroa:
 
==== Musika ====
* "[[Vlad Tepes (taldea)|Vlad TepesȚepeș]]", [[Black Metal]] egiten duen taldea.
 
* [[Marduk (taldea)|Marduk]] Black Metal-eko talde suediarrak "Nightwing" diskoaren bigarren zatian Vlad Ţepeş-en bizitza kontatzen du. "Opus Nocturne" izeneko hirugarren diskoan ere "Deme Quaden Thyrane" abestia eta "Heaven Shall Burn... When We Are Gathered" diskoan "Dracul Va Domni Din Nou In Transilvania" abestia eskaintzen dizkio.
171. lerroa:
* "Domus Blasphem" Black metal talde mexikarrak ere "In the earths of Vlad Tepes" (2006) abestia egin zuen, Vlad-en gaztelura hurbiltzean sentitutakoa adieraziz.
 
* “Carbonized” death metal progresiboko talde suediarrak ere "Vlad TepesȚepeș" izeneko abestia du "Disharmonization" diskoan (1995).
 
* Necromantia Black metal talde grekoak ere Drakula aipatzen du bere lehen diskoan “Crossing the Fiery Path”.
180. lerroa:
 
* “Digital Flatulencia” electrogrind taldeak ere "Empalamiento en los Cárpatos" izeneko abestai dauka, Vlad Drakularen zigorrean oinarrituta.
* Akhramort espainiar Black metal taldeak Vlad TepesȚepeș izeneko diska dauka.
 
* “Valhalla” heavy metal talde bilbotarrak, hirugarren diskoan (“Nightbreed”) “Vlad the impaler” izeneko abestia dauka (“Carpathian tales” epika gaiaren bigarrena, lehena [[Bathory kondesa]]ri eskainia baita).