Ospitale: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.2) (robota Aldatua: ar:مشفى
No edit summary
6. lerroa:
 
Azkenik, eskainitako zerbitzuen arabera, ospitale ''orokorrak'' edo ''espezializatuak'' ditugu, azken hauen barruan erietxe psikiatrikoak, errehabilitaziokoak, zaintza aringarrikoak, adineko gaixoentzakoak eta abar egonda.
 
== Ospitaleen sorrera eta hitzaren jatorria ==
[[Fitxategi:Physician in hospital sickroom printed 1682.jpg|thumb|Mediku bat, ospitale batean gaixoak bisitatzen. [[Alemania]]ko grabatua, 1682koa.]]
Ospitaleak [[Erdi Aroa]]n sortu ziren, eta orain ez bezalako zereginak zituzten: pobreentzako ongintzako etxeak ziren, [[erromes]]entzako ostatuak, edo ospitale eskolak. Izan ere, ''ospitale'' izena [[latin]]ezko ''hospes'' hitzetik dator. Latinezko hitz horrek «atzerritarra» edo «arrotza» esan nahi du, hau da, ostatu hartu duen norbait. Latinezko hitz horretatik eratorritako ''hospitium'' izenak «abegia» esanahia hartu zuen, hau da, ostatu hartzen duenaren eta osatu ematen duenaren arteko harremana, adiskidantza, harrera ona. [[Metonimia]]z, latinezko hitz horrek «ostatatzeko gela», «ostatua» esanahia hartu zuen.<ref>''Cassell's Latin Dictionary'', 260th. Thousand.</ref>
 
Halaxe, ''hospes'' da [[euskara]]zko ''ostatu'' hitzaren eta haren eratorrien erroa (''p'' erori zen, [[ingeles]]ez bezalaxe, fonetika arrazoiak direla kausa): ''[[ostatu]], ostalari, ostalaritza, ostaleria, ostatatu'', bai eta euskarara [[frantses]]aren bidez heldutako ''hotel'' hitza ere.
 
== Langileak ==