Pierre Topet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 87.222.92.29(r)en aldaketak ezabatu dira, Xabier Armendaritz(r)en azken bertsiora itzuliz.
tNo edit summary
21. lerroa:
Bere bizimodu tragikoak Europako [[erromantiko]]ak erakarri zituen. Emazteak dibortzioa lortu zuen eta hura zendu zenean, berriz etxean onartu zuten. Ordurako, bere izena [[Ipar Euskal Herri]] osoan egin zen ezagun eta mota guztietako jaietan kantatzeko deitzen zuten.
 
Eskale gisa eman zituen bere azken urteak, noizbehinka seme-alaben etxean bizizbizi izanda. DenborapasanBere aisialdian, herriko haurrei idazten eta irakurtzen irakasten zien.
 
== Beste idazleengan izandako eragina ==
 
Etxahunen eleberri moduzko bizitza tragikoak benetako literatura-lanak inspiratu zituen. [[Yon Etxaide]]k ''Joanak-joan'' (1955) koblakariaren bizitzan oinarrituriko eleberria idatzi zuen eta [[Piarres Larzabal]]ek [[pastoral]]a idatzi eta taularatu zuen: ''Etchahun'' (1962). Europako giro [[erromantiko]]etan Etxahunen izena ospetsu bilakatu zen bere bizitza tragikoagatik, eta [[Adelbert von Chamisso]] poeta alemaniarrak poema bat eskaini zion: ''Des Basken Etchehon's Klage'' ([http://andima.armiarma.com/pott/pott0613.htm ''Etxahun euskaldunaren arrangura'']).