Ledea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa:
 
== Historia ==
[[XVIII. mendea]]ren amaieran, lurrak landetzealantzea nahiko zaildu zen, udalerria ibaiaren beste aldean kokatuta, eta zubia erdigunetik urrutiegi zegoela. Horregatik, herritarrak txalupan igarotzen ziren alde batetik bestera. [[1847]]an herriak 632 errealdun eskola zeukan, bideak nahiko kaxkarrak ziren, eta irina ekoizten zuen errota zegoen. Dena den, inguruko herriekin komunikabideak asko hobetu ziren [[XIX. mendea]]ren bigarren erdian.
 
[[XX. mendea]]ren hasieran, porlanezko eta altzairuzko zubi berria eraiki zen Iratiko burdinbidea etortzearekin batera. Trenbideak geltokia izan zuen urte askotan herrian bertan. [[1920ko hamarkada]]n irin fabrika, bi eskola, olioa ekoizten zuten bi errota, eta teileria zeuden herrian. Horrez gain, irakaskuntza eta karitatea sustatzen zituen fundazio bat sortu zuten herritarrek.