Laida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (- hobeago + hobe)
13. lerroa:
[[Mundaka]] eta [[Toña]]ko hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau, eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua hondartzaren hego-mendebaldeko gunean hartzen da, dena dela, mareen araberakoa izaten da. Horrez gain, kanoen alokairua posiblea da, itsasadarretik barrena ibili eta [[Urdaibai]]ko pasaiaz gozatu ahal izateko.
 
[[19401940ko hamarkada]].eko hamarkadann, ekaitz handi batek hondartzak zituen duna naturalak desegin egin zituen. [[2000]]. urtetik aurrera, [[Bizkaia|Bizkaiko]] Foru Aldundiak, eta Europear erakundeek lagunduriko proiektu baten bitartez, dunak berreskuratzen joan da, gaur egungo egoerara ailegatuz. Proiektu honek kritika ugari jasan ditu, izan ere, dunen berreskuratzearekin batera, eta hondartzaren zabalera handitu den einean, [[Mundaka]]ko ezker olatu famatuari eragin zitzaion. Dena den, natura pixkanaka bere onera etorri da eta gaur egun ezker olatua erabat berreskuratu dela esan liteke.
 
Hondartzaren ondoan kanping bat dago Arketako Kanpinga, [[Ibarrangelu]] eta [[Gautegiz-Arteaga]] udalerrien mugan kokatua. Kanpinga eta hondartza batzen dituen paseo bat eraiki berri da orain dela urte gutxi.