Eskusoinu txiki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Ezabatutako kategoria: Trikitixa; Gehitutako kategoria: Trikitia, HotCat erabiliz
8. lerroa:
[[Euskal Herria]]n hasi zen hedatzen [[XIX. mendea]]ren amaieran. [[1889]]an lehenengo aipamen idatzia dugu, [[Urkiola]]ko erromeria batekoa. Teoriarik zabalduenak dio tresna hau [[Alpe]]etatik etorri zela, [[Frantzia]] eta [[Italia]] arteko mugatik. Euskal Herrian, hainbaten ustez [[Bizkai]]tik [[Gipuzkoa]]ra egin zuen zabaltze prozesuak. Gaur egun, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea [[Zarautz]]en kokaturik dago.
 
Trikitia gutxietsia eta gaizki ikusia zegoen jendartean: Apaizek "infernuko hauspoa" esaten zioten, gazte jendea [[dantza]] lotuan egitera tentatzen baitzuen, Elizak dantza horiek debekatzen zituen garaietan. Eliza, udala eta gobernu zibila baturik zeuden eskusoinuaren kontrako gerra batean, erromeriak debekatuz eta kasuren batean, baita dantzariak eta musikariak atxilotuz ere. Euskal[[Eusko nazionalismoaknazionalismo]]ak ere ez zuen eskusoinua euskal soinu-tresna jatortzat hartu gerraostera arte. Gainera, "soinu handi" edo akordeoi monotonikoak "soinu txikiak" baino ospe handiagoa zuen jendartean, akordeoilariak solfeoa ikasitakoak izan ohi baitziren, besteak ez bezala.
 
== Trikitilariak ==