Alaitz eta Maider: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Alaitz eta Maider''' [[Oiartzun]]go euskal musika taldea izan zen, musika tresnatzat [[trikitixatrikiti]]a eta [[pandero]]a jotzen zituenazerabiltzana.
 
== Biografia ==
 
[[1989]]. urtean, 14 urte zituztela, [[Alaitz Telletxea]] (trikitixatrikitia) eta [[Maider Zabalegi]] (panderoa) oiartzuarrak txapelketetan parte hartzen hasi ziren, era honetan beren heziketa herrikoia zabalduz, fandango, arin arin, porrusalda eta abarrez, plaza edota afariak alaitzen. Tradizioa mamitu zuten arren, kanpoko musika joerak jaso eta entzun zituzten, bereganatu arte, beraienak egin arte.
 
[[1991]]. urtean [[Joseba Tapia]]ren laguntzat beren lehenengo maketa grabatu zuten. [[1995]]. urtean berriz,bigarren maketa grabatu zuten.
17. lerroa:
== Taldea ==
 
Alaitz eta Maider bikotea plazarik plaza ibili zen atsedenik gabe 90eko hamarkadaren amaieran. Garai hartan trikitixatrikitia osagarri nagusi zuten pop taldeek ([[Maixa ta Ixiar]], [[Gozategi]]...) hartu zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua. Alaitz eta Maiderren zenbait kantu, "Txanpon baten truke" eta "[[Amets bat]]", gehien dantzatu direnetako batzuk izan dira Euskal Herriko taberna eta plazetan. Hiru disko argitaratu zituzten, eta 2004an banandu ziren.
 
Alaitz Telletxeak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1976) umetan garbi zuen zer izan nahi zuen, trikitilari. Familian ezagutua zuen trikiti tradizioa, bere bi ahizpek soinu handia jotzen baitzuten; osaba batek, panderoa; beste batek, kriskitinak; eta bi lehengusu soinu txikiarekin ere aritzen ziren, eta haien bidea jarraitu zuen. Familiako bazkariak soinu eta dantza festak izaten ziren, eta bederatzi urte zituenean soinua eskatu zuen, bai eta gustura ikasten hasi ere.
29. lerroa:
[[Joseba Tapia]]ren laguntzarekin bideratu zen haien sormena; Tapiak berak eta [[Kepa Junkera]]k ere neurri handi batean modan jarri zuten triki-pop izeneko esparrua erabili zuten horretarako. Euskal Herritik kanpoko denetariko eragina izan dute: La Bouttine Souriante, John Whelan, Sharon Shanon, The Pretenders, Alanis Morrisette, Manolo Garcia eta beste hainbat.
 
1999an, [[Inshala]] diskoa (Elkar) atera zuten, eta plazarik plaza ibili ziren atsedenik gabe. Izan ere, trikitixatrikitia osagarri nagusi zuten pop taldeek hartua zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua. Eremu hori jorratu zuten nagusiki Alaitzek eta Maiderrek 90eko hamarkadaren amaieran.
 
2002an, [[Auskalo]] hirugarren eta azken diskoa (Elkar) argitaratu zuten; aldaketa nabarmenik ez zuten izan, eta pop melodikoaren bidean jarraitu zuten, xalotasuna eta goxotasuna galdu gabe. Japonian ere jotzen aritu ziren bi aldiz, bertako Brahaman taldearekin. Esperientzia bikaina izan zen, eta beste talde eta bakarlari batzuei ere bidea ireki zieten.