Jesus Nazaretekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Jesus Nazaretekoaren historikotasuna
No edit summary
127. lerroa:
Lau ebanjelioetan azaltzen denez, Jesus hirugarren egunean biztu egin zen hilen artetik. [[Maria Magdalena]] (Jesusen jarraitzailea) izan zen Jesus berpiztua ikusi zuen lehen pertsona, baina beste ikasle guztiek ere ikusi zuten. Piztuera lau ebanjelioetan kontatzen da, baina historia ez da berbera, eta detaile asko aldatu egiten dira batetik bestera.
 
* [[Mateoren ebanjelioa]]n Maria Magdalena eta beste Maria bat (Jesusen ama?) hilobira joan ziren hirugarren egunean. Bidean zihoazela, lurrikara bat gertatu zen. Hilobiko harria zabaldu eta zuriz jantzitako aingeru bat harriaren gainean eseri zen. Zaintzaileak ikaratuta gelditu ziren, hilda baleude bezala. Aingeruak Jesusen piztueraren berri eman zien emakumeei, eta agindu zien ikasle guztiak Galileara joan zitezela, bertan ikusiko zutela eta. Emakumeak gainerako ikasleengana zihoazela Jesus agertu zitzaien, eta hauek gurtu egin zuten. Ikasle guztiak Galilean batu ziren eta han ikusi zuten Jesus. Honek Berri Ona gizaki guztiei zabaltzera bidali zituen.
 
* [[Markosen ebanjelioa]]n Maria Magdalena, Santiagoren Maria (ama edo emaztea?) eta Salome hilobira joan ziren Jesusen gorpua usaingarriz igurztera. Hilobiko harria mugituta ikusi zuten eta barrura sartzean gazte bat ikusi zuten hilobian jarrita. Honek esan zien Jesus berpiztu zela eta apostoluei Galileara joateko agindu zien. Emakumeek, beldurtuta, ez zioten inori ezer esan. Jesus Magdalako Mariari agertu zitzaion, eta honek apostoluei kontatu zien, baina ez zioten sinistu. Beste bi ikasleri ere agertu zitzaien, baina hauei ere ez zieten sinistu. Azkenik Hamaika apostoluei agertu zitzaien, haserre egin zien fede gutxikoak izateagatik eta Ebanjelioa zabaltzeko agindu zien. Ondoren Zerura igo zen eta han Jainko Aitaren eskuinaldean jarrita dago.
 
* [[Lukasen ebanjelioa]]n emakume batzuk (Maria Magdalena, Joana, Santiagoren Maria eta beste batzuk) hilobira joan ziren igande goizean Jesusen gorpua igurztera. Harria mugituta aurkitu zuten, eta bi gizonezkok Jesus biztu zela esan zieten. Hauek bizkor joan ziren Apostoluengana, baina ez zieten sinistu. Pedro, hala ere, hilobira joan zen eta gorpua falta zela ikusi zuen. Egun berean Emausera bidean zihoazen bi ikasleri agertu zitzaien, eta beraiekin egin zuen bide zati bat hauek ezagutu gabe. Gauez, ogia zatitu eta Azken Afariko hitzak errepikatu zituenean ezagutu zuten, baina, bat-batean desagertu egin zen beraien artetik. Handik gutxira Hamaiken artean agertu zen, bere gorputza, zauri eta guzti, erakutsi zien, eta beraiekin jan zuen. Betaniara joan zen beraiekin, eta handik [[Zeru]]ra igo zen.
 
* [[Joanen ebanjelioa]]n Maria Magdalena hilobira joan zen eta harria mugituta ikusi zuen. Petri eta Jesusen ikasle maiteenaren bila joan zen, haiei berri emateko. Hauek bizkor joan ziren hilobira. Pedrok gorpua falta zela ikusi zuen, eta beste ikasleak sinistu zuen (berpizkundean). Mariari aingeru batek galdetu zion ea zergatik zebilen negarrez, eta honek erantzun: "Nire irakaslea eraman dute, eta ez dakit non jarri duten". Berehala atzera begiratu eta gizon bat ikusi zuen, eta baratzezaina zela uste zuenez berari galdetu zion. Honek bere izenez deitu zion ("Maria") eta bat-batean ezagutu zuen Jesus berpiztua zela. Jesusek gainerako ikasleei berri ematera bidali zuen. Arratsalde hartan Tomas ez beste ikasle guztiak areto batean bildurik zeudela Jesus agertu zitzaien, eta guztiek sinistu zuten. Tomasi esan ziotenean, honek ez zuen sinistu nahi izan; bere atzamarra Jesusen zaurien gainean jarri arte ez zuela sinistuko esan zuen. Handik zortzi egunera, ikasle guztiak, Tomas barne, zeuden aretoan agertu zen Jesus eta Tomasi bere zauriak ukitzeko esan zion. Orduan Tomasek sinistu zuen. Hortik aurrera Jesus arrantzaleei agertu zitzaien beste behin; bere aholkuz sekulako arrantza egitea lortu zuten.
=== Jesus Nazaretekoaren historikotasuna ===
 
137 ⟶ 144 lerroa:
Plinio Gaztea (K.o. 61-114) Gobernadore erromatarra Bitinian (egungo Turkia). 112. urtean, gutun bat idatzi zion Trajano enperadoreari, kristauekin izan behar zuen jokabideari buruz aholkua eskatzeko. Gutunean Jesus aipatzen du. "Kristauen erru bakarra hauxe zen: ohitura zutela egun jakin batean egunsentiaren aurretik elkartzea, eta, bata bestearen atzetik, Kristori kanta bat errezitatzea, Jainkoa balitz bezala" (Plinio Gaztea, Trajanori gutuna, 10,96)
 
* [[Mateoren ebanjelioa]]n Maria Magdalena eta beste Maria bat (Jesusen ama?) hilobira joan ziren hirugarren egunean. Bidean zihoazela, lurrikara bat gertatu zen. Hilobiko harria zabaldu eta zuriz jantzitako aingeru bat harriaren gainean eseri zen. Zaintzaileak ikaratuta gelditu ziren, hilda baleude bezala. Aingeruak Jesusen piztueraren berri eman zien emakumeei, eta agindu zien ikasle guztiak Galileara joan zitezela, bertan ikusiko zutela eta. Emakumeak gainerako ikasleengana zihoazela Jesus agertu zitzaien, eta hauek gurtu egin zuten. Ikasle guztiak Galilean batu ziren eta han ikusi zuten Jesus. Honek Berri Ona gizaki guztiei zabaltzera bidali zituen.
 
* [[Markosen ebanjelioa]]n Maria Magdalena, Santiagoren Maria (ama edo emaztea?) eta Salome hilobira joan ziren Jesusen gorpua usaingarriz igurztera. Hilobiko harria mugituta ikusi zuten eta barrura sartzean gazte bat ikusi zuten hilobian jarrita. Honek esan zien Jesus berpiztu zela eta apostoluei Galileara joateko agindu zien. Emakumeek, beldurtuta, ez zioten inori ezer esan. Jesus Magdalako Mariari agertu zitzaion, eta honek apostoluei kontatu zien, baina ez zioten sinistu. Beste bi ikasleri ere agertu zitzaien, baina hauei ere ez zieten sinistu. Azkenik Hamaika apostoluei agertu zitzaien, haserre egin zien fede gutxikoak izateagatik eta Ebanjelioa zabaltzeko agindu zien. Ondoren Zerura igo zen eta han Jainko Aitaren eskuinaldean jarrita dago.
 
* [[Lukasen ebanjelioa]]n emakume batzuk (Maria Magdalena, Joana, Santiagoren Maria eta beste batzuk) hilobira joan ziren igande goizean Jesusen gorpua igurztera. Harria mugituta aurkitu zuten, eta bi gizonezkok Jesus biztu zela esan zieten. Hauek bizkor joan ziren Apostoluengana, baina ez zieten sinistu. Pedro, hala ere, hilobira joan zen eta gorpua falta zela ikusi zuen. Egun berean Emausera bidean zihoazen bi ikasleri agertu zitzaien, eta beraiekin egin zuen bide zati bat hauek ezagutu gabe. Gauez, ogia zatitu eta Azken Afariko hitzak errepikatu zituenean ezagutu zuten, baina, bat-batean desagertu egin zen beraien artetik. Handik gutxira Hamaiken artean agertu zen, bere gorputza, zauri eta guzti, erakutsi zien, eta beraiekin jan zuen. Betaniara joan zen beraiekin, eta handik [[Zeru]]ra igo zen.
 
* [[Joanen ebanjelioa]]n Maria Magdalena hilobira joan zen eta harria mugituta ikusi zuen. Petri eta Jesusen ikasle maiteenaren bila joan zen, haiei berri emateko. Hauek bizkor joan ziren hilobira. Pedrok gorpua falta zela ikusi zuen, eta beste ikasleak sinistu zuen (berpizkundean). Mariari aingeru batek galdetu zion ea zergatik zebilen negarrez, eta honek erantzun: "Nire irakaslea eraman dute, eta ez dakit non jarri duten". Berehala atzera begiratu eta gizon bat ikusi zuen, eta baratzezaina zela uste zuenez berari galdetu zion. Honek bere izenez deitu zion ("Maria") eta bat-batean ezagutu zuen Jesus berpiztua zela. Jesusek gainerako ikasleei berri ematera bidali zuen. Arratsalde hartan Tomas ez beste ikasle guztiak areto batean bildurik zeudela Jesus agertu zitzaien, eta guztiek sinistu zuten. Tomasi esan ziotenean, honek ez zuen sinistu nahi izan; bere atzamarra Jesusen zaurien gainean jarri arte ez zuela sinistuko esan zuen. Handik zortzi egunera, ikasle guztiak, Tomas barne, zeuden aretoan agertu zen Jesus eta Tomasi bere zauriak ukitzeko esan zion. Orduan Tomasek sinistu zuen. Hortik aurrera Jesus arrantzaleei agertu zitzaien beste behin; bere aholkuz sekulako arrantza egitea lortu zuten.
 
== Erreferentziak ==