Jesus Nazaretekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.4) (robota Aldatua: az:İsa
Jesus Nazaretekoaren historikotasuna
126. lerroa:
[[Fitxategi:Grunewald - christ.jpg|right|thumb|''Kristoren piztuera'', [[Matthias Grünewald]] margolari alemaniarraren lan, Isenheimeko erretaulan (XVI mendea).]]
Lau ebanjelioetan azaltzen denez, Jesus hirugarren egunean biztu egin zen hilen artetik. [[Maria Magdalena]] (Jesusen jarraitzailea) izan zen Jesus berpiztua ikusi zuen lehen pertsona, baina beste ikasle guztiek ere ikusi zuten. Piztuera lau ebanjelioetan kontatzen da, baina historia ez da berbera, eta detaile asko aldatu egiten dira batetik bestera.
 
=== Jesus Nazaretekoaren historikotasuna ===
 
Jesusen jarraitzaileen dokumentuak aparte (Itun Barriko ebanjelioak), Nazareteko Jesus aipatzen diran historialari fedegabeen dokumentuak oso gutxi dira. Nabarmenak hauexek dira:
 
Flavio Josefo (K.o. 38-100), historialari judua, erromatarren zerbitzura. Antzinate judua liburuan, Jesusen izena aipatzen du. "Garai horretan, Jesus bizi izan zen, gizon jakintsua, baldin eta gizon deitzerik badago (...). Gure naziokopertsona nagusiek eginiko salaketa tarteko, Pilatok gurutzean hiltzera kondenatu zuen. Baina maite zutenek ez zuten utzi." (Flavio Josefo, Antzinate judua, XVIII.liburua, 63)
 
Tazito (K.o. 55-120), historialari latindarra eta politikari erromatarra. "Bazebiltzan zurrumurru batzuk, Neroni Erroma erretzea egozten ziotenak. Esamesak isiltzeko, errudun batzuk aukeratu zituen, kristauak. Herriak gorroto zien. (...) Izen horren sortzailea, Kristo, Pontzio Pilato gobernadoreak kondenatu zuen hiltzera, Tibero enperadorearen agintaldian" (Tazito, Annales III, XV, 44)
 
Plinio Gaztea (K.o. 61-114) Gobernadore erromatarra Bitinian (egungo Turkia). 112. urtean, gutun bat idatzi zion Trajano enperadoreari, kristauekin izan behar zuen jokabideari buruz aholkua eskatzeko. Gutunean Jesus aipatzen du. "Kristauen erru bakarra hauxe zen: ohitura zutela egun jakin batean egunsentiaren aurretik elkartzea, eta, bata bestearen atzetik, Kristori kanta bat errezitatzea, Jainkoa balitz bezala" (Plinio Gaztea, Trajanori gutuna, 10,96)
 
* [[Mateoren ebanjelioa]]n Maria Magdalena eta beste Maria bat (Jesusen ama?) hilobira joan ziren hirugarren egunean. Bidean zihoazela, lurrikara bat gertatu zen. Hilobiko harria zabaldu eta zuriz jantzitako aingeru bat harriaren gainean eseri zen. Zaintzaileak ikaratuta gelditu ziren, hilda baleude bezala. Aingeruak Jesusen piztueraren berri eman zien emakumeei, eta agindu zien ikasle guztiak Galileara joan zitezela, bertan ikusiko zutela eta. Emakumeak gainerako ikasleengana zihoazela Jesus agertu zitzaien, eta hauek gurtu egin zuten. Ikasle guztiak Galilean batu ziren eta han ikusi zuten Jesus. Honek Berri Ona gizaki guztiei zabaltzera bidali zituen.