Euskal adizki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Horrenbestez, aditza eta inflexioa bereiziko ditugu. Eta aditz bati perpausean dagokion [[inflexio (gramatika)|inflexioa]] itsasten zaionean, adizki jakin bat sortuko dugu

== Aditza ==
{{sakontzeko|Aditz}}
Bi eratako banakoak erabiltzen ditugu perpausak osatzerakoan. Badira banako [[lexiko]] batzuk munduko nahiz asmatutako izakiei erreferentzia egiteko baliatzen ditugunak (etxe, neska, herri, gizon, euskara, zaldi, gramatika, gorroto, itxaropen, mesfidantza, herensuge …), eta badira, halaber, beste banako lexiko batzuk aipatu ditugun izaki horien propietateak (handi, garesti, itsusi, atsegin, beldurgarri, sakon …) adierazten dituztenak, edo izaki horiek parte hartzen duten ekintzak (erosi, edan, eskatu, joan, ibili, bota, ekarri …) edo egoerak (bizi izan, egon, jakin …) deskribatzeko erabiltzen ditugunak. Aipatu ditugun izakiek parte hartzen duten egoerak edo ekintzak denotatzeko erabiltzen ditugun hitzak aditzak izan ohi dira gehienetan. Aditz jakin batek adierazten duen ekintza edo egoeran parte hartzaile batzuk izango dira, batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago. Aditzak esango digu, nolanahi ere, zenbat parte-hartzaile “behar” dituen ‘asetzeko’ eta, horrenbestez, perpausa osatzeko. Parte-hartzaile hauek munduko izaki edo entitateak izango dira eta hauen oinarrian izenak izango dira (txakur, esne, etxe, gizon, ur …). Adibidez, EDAN aditzak gutxienez bi entitate eskatzen ditu, edalea eta edaria. Hauek izango dira argumentuak, EDAN predikatuaren argumentuak.
33. lerroa:
Baina aditzak inguruan beste zenbait osagai eraman ditzake.

== Inflexioa ==

Baina perpausaren osagai nagusien artean bada beste bat, askoz abstraktuagoa: Inflexioa deituko duguna. Berez, inflexio hau aditzarekin loturiko zerbait da. [[Aditzaren laguntzaile]] deitu izan dena da inflexioa. Honek biltzen du denboraren, aspektuaren, moduaren eta komunztaduraren informazioa.
41. lerroa:
Hitz segida hau ez da perpaus osoa, zerbait falta du. Funtsezko eduki predikatiboa agerian du, badakigu eramateko ekintza batez ari garela eta ekintza horretako parte-hartzaileak zein diren ere badakigu. Hala ere, gertakizun hori noiz gertatu den, adibidez, ez dakigu. Gertaera horren aurrean hiztunak zer jarrera duen ere ez dakigu: ahal den edo gerta daitekeen zerbait den, edo baldintza baten mende dagoen, nahi edo desio bat den …

{{aipu|(a) Ijitoak astoa eraman du.

(b) Ijitoak astoa eramango du.

(c) Ijitoak astoa eraman dezake.

(d) Ijitoak astoa eramango luke.

(e) Ijitoak eraman dezala astoa.

eta abar}}