Braveheart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: kk:Ер жүрек
35. lerroa:
Garaipenaren ondoren, nobleek "Eskoziako Zaindari" izendatu dute Wallace, baina honek badaki oportunismoagatik egin dutela eta ez daudela elkarturik. ''Longshanks''ek erosi egin ditu nobleak. [[Roberto I.a Eskoziakoa|Robert Bruce]] zalantzatiak, Eskoziako Koroarako oinordekoak, ez daki zer egin: bere aita [[legen]]dunak [[Ingalaterra]]rekin konpontzeko esaten dio, baina bera Wallacen alde dago.
 
Etsaia itzuliko zenaren jakitun, Wallacek Ingalaterra inbaditu eta [[York]] hartu du. Baina ezusteko aliatu bat aurkituko du: [[Gales]]ko printze emagizonaren emaztea, [[IxabelElisabet Frantziakoa (1292-1358)|Elisabet Frantziakoa]] printzesa. Tiranoak negoziatzen denbora galtzeko bidali zuen, baina emakumea Wallacen alde jartzen da eta biek maitasun-harreman sutsua izaten dute.
 
Ingelesen erantzuna berehalakoa izan da. Wallacen armadak galdu egin du [[Falkirkeko gudua]]n, nobleek eginiko traizioa dela eta. Wallacek ihes egitea lortu du zauritua egon arren. Robert Brucek gogo txarrez onartu zuen ''Longshanks''en alde egitea, baina borrokaren ondoren gorpuz betetako gudu-zelaia zeharkatzen du eta, erabat damututa, berriz okerreko aldean ez dela egongo agintzen dio bere buruari.