Manchester-Liverpool burdinbidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|1830eko lehenengo bidaia. '''Manchester-Liverpool burdinbidea''' (ingelesez ''The Liverpool and Manchester Railway'', L&MR)...
(Ez dago alderik)

11:16, 15 iraila 2011ko berrikusketa

Manchester-Liverpool burdinbidea (ingelesez The Liverpool and Manchester Railway, L&MR) hirien artean eta bidaiariekin egindako lehendabizikoa izan zen. Lurrun tren-makinak tiratuta izan zen ibilbide gehienean, eta estreinaldia 1830eko irailaren 15ean izan zen Liverpooletik abiatuta eta Manchesterrerantz (Ipar-mendebaldeko Ingalaterra). Jatorriz burdinbide hau eraiki zuten garraiobide azkarragoa emateko Liverpoolgo portutik Manchesterreko eta inguruko udalerrietako errotetara. 1845ean burdinbide hau "Grand Junction Railway" (GJR) delakoak barne hartu zuen, bazkide nagusia zenak. Hurrengo urtean GJR "London and North Western Railway" izeneko burdinbidearen barruan gelditu zen. 56 kilometroko burbinbidea izan zen, 64 zubi eta biadukturekin.

1830eko lehenengo bidaia.

Hasierako bultzatzaileak Joseph Sandars, John Kennedy eta William James izan ziren, eta lehenengo urrats handia "The Liverpool and Manchester Railway Company" izeneko enpresa sortzea izan zen, 1823an eta Henry Booth-en eskutik.

Istripuei dagokienez, 1847an (Dee bridge) eta 1879an (Tay Bridge) jazotakoak nabarmentzekoak dira.

Kanpo loturak