Psikologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
10. lerroa:
[[Biologia]] eta [[neurozientzia]]rekin loturik dago, baina horiek [[garun]]aren prozesu biologiko eta neuralak aztertzen dituzten bitartean, psikologiak prozesu horiek [[portaera]]rekin nola erlazionatzen diren aztertzen ditu. [[Soziologia]], [[pedagogia]], [[antropologia]], [[ekonomia]] eta beste [[gizarte zientzia]] zenbaitekin ere lotzen da, baina horiek gizarteetan eragina duen bilakaera historikoa kontuan hartzen duten bitartean, psikologia [[pertsona]] banakoren gogamen funtzioa aztertzen du, oro har inguruaren eragina isolatuz.
 
=== Gizarte psikologia ===
{{sakontzeko|Gizarte psikologia}}
[[Gizarte psikologia]] [[XX. mende]] hasieratik finkatutako psikologiaren adar garrantzitsua da. [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] garatu izan da nagusiki. Gizarte psikologiaren hastapenak psikologia beraren sorrerarekin loturik doaz, [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] bigarren erdialdean. [[1879]]an, horrela, Wilhelm Wundt psikologoak eta [[Leipzig]]eko ([[Alemania]]) lehen psikologia laborategiak gizarte psikologiara gerturatzen diren lehen lanak burutu zituzten. Gizarte psikologia, diziplina akademiko gisa, [[Floy Allport]] estatubatuarrarekin sortu zen. Gizarte psikologia modernoari, halaber, Kurt Lewin alemaniarrak eman zion hasiera.