«Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia»: berrikuspenen arteko aldeak

Uztailaren bukaeraldean lizitazioaren irabazlea Elhuyar Fundazioa izan zela erabaki zenetik, bost hilabeteko epea izango da zeregin horiek guztiak aurrera eramateko. Elhuyarrek (wikilari laguntzaileen iritziak ere aintzat hartuta) prestaturiko plangintzaren arabera, hauek izango dira urrats nagusiak, euskal Wikipediari dagokionez:
# Elhuyarko langileak arduratuko dira Lur entziklopedien edukiekin sor edo osa daitezkeen euskal Wikipediako artikuluak hautatzeaz. Horretan jardungo dute abuztuan.
# Sortu edo osatuko diren euskal Wkipediako artikuluak markatuko dira, [[Txantiloi:Lurlanean|txantiloi berezi batekin]]. Horrela markatutako artikuluak [[:Kategoria:Lur entziklopedietatik osatuko diren artikuluak|kategoria honetan agertuko dira]].
# Wikipediaz kanpoko Elhuyarko zerbitzari batean, langileek Wikipediako artikuluak sortu edo osatuko dituzte.
# Wikilari laguntzaileek artikulu horiek [[Wikipedia:Wikitu|wikituko]] dituzte.