Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
54. lerroa:
Uztailaren bukaeraldean lizitazioaren irabazlea Elhuyar Fundazioa izan zela erabaki zenetik, bost hilabeteko epea izango da zeregin horiek guztiak aurrera eramateko. Elhuyarrek (wikilari laguntzaileen iritziak ere aintzat hartuta) prestaturiko plangintzaren arabera, hauek izango dira urrats nagusiak, euskal Wikipediari dagokionez:
# Elhuyarko langileak arduratuko dira Lur entziklopedien edukiekin sor edo osa daitezkeen euskal Wikipediako artikuluak hautatzeaz. Horretan jardungo dute abuztuan.
# Sortu edo osatuko diren euskal Wkipediako artikuluak markatuko dira, [[Txantiloi:Lurlanean|txantiloi berezi batekin]].
# Wikipediaz kanpoko Elhuyarko zerbitzari batean, langileek Wikipediako artikuluak sortu edo osatuko dituzte.
# Wikilari laguntzaileek artikulu horiek [[Wikipedia:Wikitu|wikituko]] dituzte.
61. lerroa:
 
Erabakitzeke dago ea artikuluak epearen azkenean —abenduan— guztiak batera wikipediaratuko diren, hala egin ahala ekarriko diren Wikipediara. Bigarren aukera Wikipediarako egokiagoa dela garbi dagoen arren (horrela, ahalik eta lasterren hobetuta ikusiko genuke euskal Wikipediako edukia), Eusko Jaurlaritzak lan hauetarako emandako epea oso estua denez, wikilari laguntzaileok uste dugu Elhuyarri askatasuna eman beharko diogula horretan, arretarik handiena lanak albait txukunen egitean jarri ahal izan dezaten, eta ez lanak albait lasterren wikipediaratzean.
 
== Lantegiko txantiloiak ==
* Artikulu bat Lur entziklopedietako edukiarekin osatuko dela jakinarazteko txantiloia: [[Txantiloi:Lurlanean]]
* Artikulu bat Lur entziklopedietako edukiarekin osatu dela jakinarazteko txantiloia: [[Txantiloi:Lur]]
 
[[Kategoria:Wikiproiektuak]]