Münsterreko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: id:Pemberontakan Münster
6. lerroa:
[[Fitxategi:MuensterHinrichtungTaeufer.jpg|thumb|200px|Matxinadako buruen exekuzioaren irudi historikoa. Atzean, kaiolak badaude jada prest elizan]]
 
[[NekazarienAlemaniar Gudanekazarien gerra]]ren (1524-25) ostean, teokrazia bat ezartzeko bigarren ahalegin sendoagoa egin zuten anabaptistek Münsterrek. Hirian indar handia lortu zuten, [[Bernhard Rothmann]], apaiz luteranoa atxiki baitzen kausa anabaptistara, zenbait hiritar garrantzitsurekin eta buruek, [[Jan Matthys]] [[Haarlem]]eko okin batek eta [[Leidengo Jan|Jan Bockelsonek]], [[Leiden]]go jostuna ez zuten zailtasun handiegirik izan hiria hartzen. Matthys, Melchior Hoffmann-en jarratzailea izan zen eta, [[Estrasburgon]] jazotako azken honen espetxeratzearekin, sona handia eta jarraitzaile irabazi zuen [[Holanda]]n, tartean Bockelson. Bockelson eta Gerard Boekbinderrek Münster aurretik bisitatu zuten eta Bernhard Rothman antzeko dotrinak irakasten ari zela zioen txosten batekin bueltatu ziren. Matthys-ek Münster ''Jerusalem Berria'' bezala identifikatu zuen eta [[1534]]ko [[urtarrilaren 5]]ean, bere jarraitzaile batzuk hirian sartu eta helduak bataiatzen hasi ziren. Rothmann-ek bir-bataioak onartu zituen eta laster 1000 ziren bataiaturiko helduak. Prestaketa sutsuak egin ziren, ez bakarrik irabazitakoari eusteko, baizik eta Münsterretik inguruko lurren konkistan abiatzeko. Hiria [[Franz von Waldeck]] gotzain-printzearen indarrek setiatzen zuten, zeina matxinadaren ostean hiritik bota zuten. 1534ko [[Pazko Igandea]]n, Matthys, zeinak Jainkoaren justizia egun horretan etorriko zen uste zuen, irteera egin zuen 30 gizonekin bakarrik. Erahila izan zen, bere burua masta batean jarri zuten, hiritik ondo ikusteko eta bere genitalak hiriko ateetara iltzatu zituzten. Matthys buruaren heriotzaren ostean, Bockelson, ezagunagoa [[Leidengo Jan]] izenaz, Münsterreko errege bihurtu zen.
 
[[Dabid]]en ondorengoa zela aldarrikatuz, ''[[Sion]] berrian'' ohore errealak eta botere absolutua aldarrikatu zituen. Bere ekintzak, zerutik jasotako bisioen autoritatean justifikatzen zituen. Poligamia legalizatu zuen eta berak hamasei emazte hartu zituen, gainera, ezkongabe zegoen emakume orori ezkontza eskaintza egiten zion lehen gizonaren ezkontza-proposamena onartzera behartu zuen. Ondasunen jabego komunala ere ezarri zuen. Erresistentzia sutsuaren ostean, setio-indarrek hiria [[1535]]eko [[ekainaren 24]]ean hartu zuten eta 1536ko urtarrilean, Bockelson eta bere jarraitzaile hurbilenak merkatu plazan exekutatu zituzten, torturatu ostean. Euren gorpuak kaioletan egon ziren ikusgai, San Lanberto elizako hormatik zintzilik; kaiolak oraindik daude bertan, nahiz eta hezurrak beranduago kendu zituzten bertatik.