Kode ireki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
Hala ere, bereizi behar dira "kode irekiko'' programak, erabiltzaileei hobetzeko askatasuna ematen dietenak, iturburu-kode eskuragarri baino ez duten programetatik, erabileraren edo aldaketaren gaineko murrizketekin.
 
Gaur egun kode irekia softwarearen inguruko mugimendu berri bat definitzeko erabiltzen da ([[:en:Open Source Initiative|Open Source Initiative]]), software librearen mugimendutik diferentea, ikuspuntu filosofikotik bateraezina azken honekin, eta guztiz baliokidea ikuspuntu praktikotik, benetan, mugimendu biek batera lan egiten baitute proiektuen garapen praktikoan.
 
''Kode irekia'' kontzeptuaren azpiko ideia sinplea da: programatzaileek (Interneten) programa baten iturburu-kodea Irakurri, aldatu eta birbanatu ahal dutenean, programa bilakatzen, garatzen da eta hobetzen doa. Erabiltzaileek haren beharretara egokitzen dituzte, erroreak zuzentzen dituzte abiadura harrigarrian, software konbentzional edo itxiaren garapenean aplikatutakoan baino, emaitza gisa software hobe baten ekoizpena eskainiz.