Kiribil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
44. lerroa:
Kiribilen azterketak naturan, [[Christopher Wren]]enganaino atzera doan historia luze bat du, nork, animalien [[maskor]] askok, kiribil logaritmiko bat eratzen zutela ikusi zuen. [[Jan Swammerdam]]ek, maskor ezberdin ugariren amankomuneko ezaugarriak aztertu zituen, Helixetik, [[Spirula]]raino, eta [[Henry Nottidge Moseley]]k, ''[[Gastropoda]]'' familiakoen maskorren matematika deskribatu zuen. ''Hazkuntza eta formari buruz'' izeneko bere lanean, [[D'Arcy Wentworth Thompson]]ek, zabalki aztertzen ditu kiribil hauek. Maskorrak nola eratzen diren deskribatzen du, kurba itxi bat ardatz finko baten inguruan biraraziz, kurbaren forma beti berdin mantentzen delarik, baina tamaina, progresio geometrikoan handituz. Maskor batzuetan, ''[[nautilus]]'' eta ''[[ammonoidea|amoniteetan]]'' kasu, jatorrizko kurbak, ardatzarekiko perpendikularra den plano batean biratzen du, eta maskorrak, disko lau forma bat eratzen du. Beste batzuetan, patroi okertu bat jarraitzen du, helize formako kiribil bat eratuz.
 
Thompsonek, adar, hortz, azazkal eta landareen anatomian kiribilen agerpena ere aztertu zuen.
 
== Ikus, gainera ==