Escherichia coli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
| espeziea = '''''Escherichia coli'''''
}}
'''''Escherichia coli''''' (''eskerikia koli'' ahozkatutaahoskatuta) ''[[Escherichia]]'' generoan eta [[Enterobacteriaceae]] familian sailkatu den bakterioa da, [[ugaztun]]en hestean bizi dena. [[Biologia molekularra]], [[genetika]] eta [[biokimika]]ren ikerkuntzan oso erabilia izan da [[bakterio]] hau, eta dudarik gabe gizakiak hobekien ezagutzen duen bakterioa dugu: bere mapa genetiko osoa ezagutzen da, bere bide metaboliko guztiak ikertu dira, bere genetikaren alderdi eta ezaugarriak sakon aztertu dira, etab. [[Bioteknologia]]n ere oso erabilia da mikrobio hau, eta [[ingeniaritza genetiko]]aren bidez gaur egun lortzen den [[intsulina]] ia osoa ''Escherichia coli''ren bidez ekoizten da.
 
T. von Escherich bakteriologo alemaniarrak 1885ean aurkitu eta aipatu zuen estreinakoz bakterio hau.
29. lerroa:
 
Bakterio honen [[habitat]]a gizakia eta beste ugaztunen heste-traktua da. Gizakiak, esaterako, ehun mila milioi eta bilioi bat arteko ''E. coli'' kanporatzen ditu egunero gorotzekin. [[Heste]]etatik kanpo denbora tarte mugatu batean bizirik irauteko gai denez, bakterio hau gorotzez kutsaturiko uretan zein hondakin-uretan egon daiteke. Hori dela eta, laborategian analizaturiko ur edo janari baten laginean ''E. coli'' agertzen bada, ur edo janari horrek berriki gertatutako kutsadura fekala duela ondorioztatzen da.
 
 
== E.Coli patogenoak ==
 
[[Fitxategi:E coli at 10000x, original.jpg|thumb|right|250px|Escherichia Coliren multzo bat, mikroskopio elektronikoan ikusita (10.000 handiagotze).]]
 
 
E. Coli gehienak hesteetako [[saprofito]] ez-kaltegarriak badira ere, andui batzuek hainbat patologia sortzen dituzte:
 
 
* '''E. Coli enterotoxigenikoa (ECET)''':
 
Beherakoak eta enteritisak eragiten dituzte. Multzo honetako bakterioek "''bidaiariaren beherako''" izeneko patologia sortzen dute, ohikoa dena garapen bidean dauden herrialdeetara oporretara doazen europar eta iparramerikar turisten artean.
 
 
* '''E. Coli enteropatogenoa (ECEP)''':
 
Mikrobio honek beherako bortitzak eragiten ditu bularreko umeengan, eta sarritan izurriteak sortzen ditu ospitaletako amatasun-geletan. [[Europa]]n eta [[AEB]]-etan edoskitzaileen beherakoen %80a E. Coliren andui hauek eragiten dituzte.
 
 
* '''E. Coli enterohemorragikoa (ECEH)''':
 
E. Coliren andui hauek ''[[Shigella|Shigella dysenteriae]]'' bakterioak ekoizten duen antzeko toxina ere sortzen dute: Vero toxina. [[Kolitis]] hemorragikoa eta [[sindrome hemolitiko-uremiko]]a eragiten dute; lehenengo patologia beherako odoltsuekin garatzen da, eta bigarrenak [[giltzurrun]]ak kaltetzen ditu eta giltzurrun-gutxiegitasuna eragiten du. E. Coli O157:H7 eta O104:H4 anduiak dira sindrome horren eragile nagusiak, eta gaitzaren jatorrian ur kutsatua eta kozinatu gabeko janariak egon ohi dira.
 
 
* ''' E. Coli enteroinbasiboa (ECEI):'''
 
[[disenteria]]ren antzeko gaitza eragiten du
 
 
* '''E. Coli uropatogenoa (ECUP)''':
 
gernu-infekzio gehienen atzean dagoen mikrobioa da. E. Coliren andui hauek [[zistitis]]en %80 baino gehiago sortzen dute, eta emakumeak -batez ere- infektatu ohi dituzte. Haien [[birulentzia]] areagotzen duten finbriak eta hemolisinak dituzte patogeno hauek. [[Puxika]] eta [[uretra]] (zistitis) edo [[giltzurrun]]ak (pielonefritis) kaltetu ditzakete [[mikrobio]] uropatogeno hauek.
 
 
Laborategian, E. Coli patogenoen bilaketa laginetatik hartutako mikrobioak [[hazkuntza-inguru]]tik isolatzean datza lehenengo fase batean. Gero, froga antigeniko edo [[biologia molekularra]]ren tekniken bidez isolatutako E. Coliren seroaldaerak identifikatu behar dira (E. Coli O157:H7 eta O104:H4 seroaldaera patogenoak, batez ere)