«Herodes Antipas»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
t
[[Fitxategi:Cristo ante Herodes (Maestro de Sijena).jpg|thumb|Jesus Herodesen aurrean. Sijenako monasterioko [[erretaula]] nagusiko taula.]]
'''Herodes Antipas''' ('''Herodes Tetrarka''' bezala ere ezaguna) ([[antzinako greziera]]z: Ἡρῴδης Ἀντίπατρος}}, ''Hērǭdēs Antipatros''; [[Judea]] [[K. a. 20]] - [[Lyon]], [[39]]), [[Galilea]] eta [[Perea (eskualdea)|Pereako]] [[tetrarkia|tetrarka]] izan zen ([[K. a. 4]]-[[39]]). [[Herodes I.a Handia]] eta Malthace [[Samariako eskualdea|samariarraren]] semea eta [[Herodes Arkelao]]ren anaia zen.
 
[[Erroma]]n hazia izan zen bere anaia Arkelao eta [[Herodes Filipo]] izeneko bere anaiordearekin batera. Bere aita hil ondoren, [[Augusto]] enperadoreak, Galilea eta Pereako tetrarkia eman zion. Bere anaiorde zen Herodes Filiporen emaztea zen [[Herodias]]ekin ezkontza zalapartatsu bat ospatu zuen. Herodiasekin ezkondu ahal izateko, bere emazte legitimoa eta [[nabateo]]en (hiriburua [[Petra]]n zuen herri arabiarra) errege zen Aretas IV.aren alaba zena arbuiatu zuen. Haserre bizian, Aretasek Herodes Antipas eraso zuen, eta soilik Siriako gobernari erromatarra eta, denbora bat beranduago, erromatar enperadore izango zen [[Vitelio]]k eragotzi zuen Herodesen erabateko porrota.
 
Herodes Antipasek, bere aitaren eraikuntza lana jarraitu zuen. [[Seforis]] gotortu zuen, hau, bere hiriburu bihurtuz, Perean Bet-Haramgo gotorlekua altxarazi zuen, eta, beranduago, [[Tiberiades]] hiria ([[Tiberio]] erromatar enperadorearen omenez bataiatu zuena) [[Galileako Itsasoa]]ren ibarrean, hiriburua bertara eraman zuelarik (hiriak, bere izena eman zion lakuari, eta, denbora luzez, judutar gune kultural handia izan zen). Dirudienez, Herodiasek konbentzituta, [[Kaligula]]gana joan zen, berriki enperadore izendatua izan zena, Judeako koroa aldarrikatzera, une horretan bere iloba zen [[Herodes Agripa I.a]]ren eskuetan zegoena. Erantzun bezala, Agripak Kaligula enperadoreari idatzi zion, bere osaba Herodesi, partiarrekin [[Erroma]]ren aurka aliantza sekretu bat adostu izana leporatzen. Kaligulak, orduan, Herodes Antipas eta bere emaztea, 39an, [[Lyon]]era (Lugdunum) herbesteratzeaerbesteratzea agindu zuen, eta urte hortan bertan hil zen Herodes Lyonen.
 
Herodes Antipas [[Itun Berria]]n agertzen da, [[Joan Bataiatzailea]]ren hilketaren erantzule bezala, bere emazte Herodiasek konbentzituta (Markos 6:17-29, Mateo 14:3-12). [[Lukasen Ebanjelioa]]n, Jesus bere aurrean agertzen da, eta bere isekak jasaten ditu (Lukas 23:6-12), beste ebanjelistako batek ere kontatzen ez duen topaketa batean.
 
== Kanpo loturak ==
{{Commonskat|Herod Antipas}}
 
178.395

edits