Urgull: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Gehitutako kategoria: Euskal Herriko penintsulak, HotCat erabiliz
No edit summary
20. lerroa:
'''Urgull''' [[Donostia]]ko mendi bat da, [[Igeldo]]rekin batera [[Kontxako badia]] ixten duena. 123 [[metro]]ko garaiera du. Garai batean uhartea zen; denboraren joanean, [[Urumea]] ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuekin, Urgull uhartea lur irmoarekin lotu zuen [[istmo]] bat eratu zen, eta geroztik Urgull mendia [[erdiuharte]]a da.
 
Urgullen daude hiria babesten zuten harresien zati batzuk eta Donostiako Motako gaztelua, [[XII. mendea]]n [[Nafarroako Erresuma]]k eraikitzen hasia. Gaztelu hau izan zen Frantziar armadaren azkeneko erresistentzia lerroa 1813ko[[1813]]ko Donostiaren setioan errenditu baino lehen. Setio hartan goarnizio frantziarraren bi heren erortzeaz gain, ingeles, portuges eta espainiarrek 5000 gizon galdu zituzten. Honi loturik, gaur egun mendiaren iparraldeko magalean [[Ingelesen hilerria (Donostia)|Ingelesen hilerria]] kokatzen da.
 
Urgull mendiaren gainaldean [[JesusJesusen NazaretekoaBihotza (Urgull)|Jesusen Bihotza]] eskultura dago, [[1950]]ean eraikia. Hormigoi armatuzkoa eta 12,5 m garai da, piramide moztu itxurako 16 metroko kapera baten gainean kokatua. Eskultorea Federico Coullaut madrildarra izan zen eta arkitektoa Pedro Muguruza.
 
== Leku interesgarriak ==
* [[Ingelesen hilerria (Donostia)|Ingelesen hilerria]]
* [[Jesusen Bihotza (Urgull)|Jesusen Bihotza]]
 
== Kanpo loturak ==