«Magnum (telesaila)»: berrikuspenen arteko aldeak

Aldiz, etxaldean Jonathan Quayle Higgins III izeneko [[Ingalaterra|ingeles]] maiordomo edo etxezain zorrotz bat ere badago (John Hillerman, ironikoki aktore hau [[Texas]]ekoa zen, nahiz eta telesailan ingeles azentuaz mintzatu). Etxezain honek beti Magnum eta bere gonbidatuak izutu ohi dituzten Zeus eta Apollo izeneko bi [[doberman]] txakurren jabe ere bada. Higginsek Mastersen etxaldea mantendu eta zaintzeaz gain haren erabilerarako erabateko askatasuna du, honen ondorioz telesailaren lehenbiziko ataletan Magnumek Higgins etxezaina Masters jauna bera dela uste du. Elementu honek telesailaren lehenbiziko atalei bixitasun handia ematen die, nahiz eta gerora Higgins eta Masters jauna pertsona ezberdinak direla nehin ere ez oso argi gelditu izan.
 
Bestalde Magnumek bere ikeslanetan beste bi lagun minen laguntza jaso ohi du: Ricky edo Orville Wilbur Richard ''Rick'' Wright (Larry Manetti) eta T.C edo Theodore Calvin (Roger E. Mosley), biak ere [[VitnamgoVietnamgo Gerra]]n Magnumekin batera arituak. Rickek Hawwaiko King Kamehameha [[golf]] zelaian lan egiten du eta bertako [[mafia]]rekin harremanak dituenez, informazio iturri bikaina suertatu ohi da, aldiz T.C.-k aerotaxi moduan erabili ohi duen Hughes 500 modeloko [[helikoptero]] bat eta honen kolore berdinez margotutako Volkswagen T3 furgoneta baten jabe ere bada.
 
Magnum estabatuar kirolen zaletu handia zen, bereziki [[beisbol]]arena, gainera etxalde aurreko [[hondartza]]n [[kayak]]ean arraunean ere ibili ohi da. Magnumem ezaugarri nagusienetako batzuk aldiro jantziak zeramatzan [[lore]]dun [[atorra]] koloretsuak, [[Detroit]]eko Tigreak beisbal taldeko kapelak, udako galtza motzak eta itxura berezia ematen zion mostatxo moduko biboteak ziren.
44.850

edits