Magnum (telesaila): berrikuspenen arteko aldeak
Orrialde berria: {| border="2" cellpadding="4" cellspacing="0" style="width:275px; margin: 0.5em 0.5em 0.5em 1em; padding: 0.5em; background: #f9f9f9; border: 1px #aaa solid; float:right; clear:righ... |
(Ez dago alderik)
|
15:10, 15 abuztua 2011ko berrikusketa
Magnum | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | Magnum P.I. | |
Sortzaileak | Donald P. Bellisario eta Glen A. Larson | |
Generoa | Drama, krimena eta komedia | |
Hizkuntza | Ingelesa | |
Ekoizlea | Txantiloi:USA CBS | |
Partehartzaileak | Tom Selleck John Hillerman Roger E. Mosley Larry Manetti | |
Sailaren EEBBetako jatorrizko emanaldi datak | CBS katean 1980ko abenduaren 11tik 1988ko maiatzaren 8ra | |
Euskal Herrian nork emititzen du | Euskal Herri osoan ETB1 eta ETB2 kateek euskaraz nahiz gaztelaniaz | |
Denboraldiak | 8 | |
Atal kopurua | 162 | |
Atal bakoitzaren iraupena | 48 minutu (iragarkiak barne) | |
Ekoizketa zuzendaritza | Donald P. Bellisario, Glen A. Larson eta Tom Selleck | |
Webgune ofiziala | Magnum telesaileko IMDBko fitxa ikusgai |
Magnum (jatorriz Magnum P.I., hots, Magnum Private Investigatir, euskaraz Magnum Ikertzaile Pribatua) 1980 eta 1988 bitartean CBS katean aireratu zen estatubatuar telesaila bat izan zen. Bertako antzezle nagusiak Tom Selleck, John Hillerman, Roger E. Mosley eta Larry Manetti izan ziren.
Telesaila hau Euskal Herrian ETB1 eta ETB2 kateek euskaraz nahiz gaztelaniaz 1980 eta 1990 hamarkadetan zehar emititu zuten.
Argudioa
Telesaila honek Hawaien bizi den Thomas Sullivan Magnum (Tom Selleck) izeneko ikertzaile pribatu baten abenturak azaltzen ditu. Batzutan bertako erdi-ipurdiko kasuak ikertzen aritzen da, bestetan aldiz Tanaka komisarioak (Kwan Hi Lim) hala eskatuta krimen kasu garrantzitsuagoak ere ikertu izan ditu. Magnum ikertzailea Robin Masters izeneko nagusi aberats eta misteriotsu baten etxaldean bizi eta harentzat lan egiten du, bidebatez haren jabetzakoa den Ferrari 308 GTS auto bat ere gidatu ohi duelarik. Masters jauna ez da Magnumen babeslea soilik, Magnumek aurretik lagundu izanaren truke ikertzaileak aberatsaren etxaldeko gonbidatuen etxea eta autoa erabiltzeko askatasun handiaz gozatzen du.
Aldiz, etxaldean Jonathan Quayle Higgins III izeneko ingeles maiordomo edo etxezain zorrotz bat ere badago (John Hillerman, ironikoki aktore hau Texasekoa zen, nahiz eta telesailan ingeles azentuaz mintzatu). Etxezain honek beti Magnum eta bere gonbidatuak izutu ohi dituzten Zeus eta Apollo izeneko bi doberman txakurren jabe ere bada. Higginsek Mastersen etxaldea mantendu eta zaintzeaz gain haren erabilerarako erabateko askatasuna du, honen ondorioz telesailaren lehenbiziko ataletan Magnumek Higgins etxezaina Masters jauna bera dela uste du. Elementu honek telesailaren lehenbiziko atalei bixitasun handia ematen die, nahiz eta gerora Higgins eta Masters jauna pertsona ezberdinak direla nehin ere ez oso argi gelditu izan.
Bestalde Magnumek bere ikeslanetan beste bi lagun minen laguntza jaso ohi du: Ricky edo Orville Wilbur Richard Rick Wright (Larry Manetti) eta T.C edo Theodore Calvin (Roger E. Mosley), biak ere Vitnamgo Gerran Magnumekin batera arituak. Rickek Hawwaiko King Kamehameha golf zelaian lan egiten du eta bertako mafiarekin harremanak dituenez, informazio iturri bikaina suertatu ohi da, aldiz T.C.-k aerotaxi moduan erabili ohi duen Hughes 500 modeloko helikoptero bat eta honen kolore berdinez margotutako Volkswagen T3 furgoneta baten jabe ere bada.
Magnum estabatuar kirolen zaletu handia zen, bereziki beisbolarena, gainera etxalde aurreko hondartzan kayakean arraunean ere ibili ohi da. Magnumem ezaugarri nagusienetako batzuk aldiro jantziak zeramatzan loredun atorra koloretsuak, Detroiteko Tigreak beisbal taldeko kapelak, udako galtza motzak eta itxura berezia ematen zion mostatxo moduko biboteak ziren.
Ikus gainera
- Magnum telesaileko IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Magnum telesaileko zaletuen webgunea (Ingelesez)