Laida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (- hobeago + hobe)
5. lerroa:
[[Ibarrangelu]]ra doan BI-3234 errepidearen parean aurkitzen da. [[Gernika]]ko itsasadarraren eskuinaldean, bokalaren ondoan. Dunek osaturiko hondartza, bi gune desberdintzen dira, barrukaldeko gunean, olatuak txikiak dira, eta itsasadar barneko korronteak dira nagusi, eta kanpokaldeko gunean olatuak dira nagusi. Guztira 812 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 59.190 m2-ko azalera dauka eta 38.189 m2-ko azalera itsasgora denean. Itsasbehera denean, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hondartzarik zabalenetakoa da.
 
Arriskugarritasun ertaina dauka, arriskugarritasun hori nabarmena da itsasgora izaten denean, izan ere, marea oso azkar jaisten da baina baita oso arin igo ere. Uraren kalitatea ona da, azken urteetan osasunbidearen alorrean eginiko obrek itsasadarraren uren egoera hobetu dute. Uraren egoera betiere hobeagoahobea da itsasoko gunean, itsasadar barruko gunean baino. Hondartzara joaten den bataz besteko jende kopurua handia da, gehien bat [[Gernika]] eta [[Zornotza]]tik datoz bisitariak. [[Gernika]]ko herrira doan Bizkaibus zerbitzua dago ekainetik irailera, ordu erdiro ateratzen dira autobusak [[Gernika]]ko geltokitik [[Ibarrangelu]] edo [[Elantxobe]] helmuga dutela, [[Laida]] eta [[Laga]]ko hondartzak zeharkatuz.
 
Hondartzaren azalera asko handitu da azken hamarkadan. [[Murueta]]ko ontzioletan eginiko itsasontziak itsasoratzeko itsasadarrari egiten zaizkion dragaketek are asko pilatu dute [[Laida]]n.