Berdabioko semea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
Kopletan Trabuko izeneko gizon bat erdeinatzen da, gizon gaiztoa eta gezurtia dela salatuz (''hitzak ederrak, bihotza paltso''). Nahiz eta kantuan istorioaren alde gehienak nahiko ilunak izan, [[Goizueta]] eta inguruko ahozko tradizioari esker alderdi asko argitzen dira, aldaera eta ñabardura askorekin izanda ere.
 
Aldaera guztiak bat datoz honako kontakizunean: ''Berdabiok'' bere bordaren inguruko meatze batetik ateratako metalarekin ([[Goizueta]] [[meatzaritza]] eta oletatik bizi izan da mendeetan, etaduela oraindikez ereasko bizi da jendea, irekita egon zen azken meategian lan egin zuenaarte) diru faltsua egiten zuen (ontzako urreak), gero, kontrabandoz, mugaz beste aldera igarotzeko. Trabukok bazuen Berdabioren negozioen berri; Berdabiok, aldi berean, Trabukok egindako delitu batzuren jakitun zen, tartean, gizon bat hil zuela (''"ongi oroitu hadi, zer egin huen Elaman"''). Kontatzen denez, Berdabio kartzelan hil zen, eta bertsook han kantatu omen zituen, bere salatariari mendeku hartzeko.
 
Istorioaren aldaera batzuetan esaten denez, Trabukok azkenean salatu egin zuen; beste aldaeren arabera, aldiz, Berdabioko alaba gaztearen erruz jakin zen haien etxean diru faltsua egiten zutela: alaba joan omen zen, behin, herrira erosketak egitera. Dendariak, txanponei zerbait berezia nabaritu eta, esan omen zion: "Hara! Hau bai diru berria!", eta neskatoak erantzun: "Bai, gure aitak etxean egiten du". Horrela harrapatu omen zuten.