«Karlos VII.a Frantziakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Commons)
 
Bere agintaldiaren hasieran, ingelesek Frantziaren gehiena hartuta zuten. Ehun Urteko Gerraren garaia zen eta erregeak haiek bidaltzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren. [[Jeanne d'Arc]]en laguntzaz [[Reims]]en errege koroatu zuten ([[1429]]), hura preso hartu zutenean ordea, Karlos VII.ak ez zuen batere ahaleginik egin salbatzeko. [[Formigny]] ([[1450]]) eta Castillongo ([[1453]]) guduen ondoren, ingelesak Frantziatik bidali zituzten. [[1438]]an, Elizaren boterea gutxitu eta jauntxoen kontrolpean jartzen zuen Bourgesko Santzioa promulgatu zuen. Bien bitartean [[Lapurdi]] Frantziako koroapera pasa zen [[Aiherrako Hitzarmena]]ren bidez ([[1450]]). [[Calais]] besterik ez zuten mantendu ingelesek. [[1453]]an [[Akitaniako dukerria|Akitania]] bereganatu zuen. Karlos VII.ak aldaketa ugari burutu zuen [[Frantzia]]ko gobernu, finantza eta armadan.
 
{{Commons|Charles VII of France}}
 
{{oinordekotza
}}
 
{{Commons|Charles VII of France}}
[[Kategoria:Frantziako erregeak|Karlos VII.a]]
[[Kategoria:Valois leinua]]