«Eguzki-energia fotovoltaiko»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.1) (robota Erantsia: da:Fotovoltaik)
[[Image:EU-Glob opta presentation.png|thumb|320px|Europako eguzki-energia ahalezko mapa.]]
{{wikitu}}
'''Eguzki-energia fotovoltaikoa'''k [[Eguzkia|Eguzkitikeguzki]] iristenizpiak denerabiliak energia zuzeneansortutako [[energia elektriko]]a bihurtzekoda. aukera[[Energia ematenberriztagarri]]a duda. [[PanelZelula fotovoltaiko]]aka erabiltzen dira hori lortzeko. Eguzkida energia biekoizpen modutanhonen erabili daiteke zuzenean. Modu bat fotovoltaikoa daoinarrian.
 
Gaur egun, eguzki-energia fotovoltaikoak funtzio garrantzitsua betetzen du [[garapen jasangarrirakoiraunkor]]rerako bidean. Energia garbia da, ez du zaratarik[[zarata]]rik sortzen, ez du [[BEG|berotegi-efektuko gasikgas]]ik isurtzen, eta aplikazio bakanetarako nahiz energia elektrikoko sarea energiaz hornitzeko erabil daiteke.
 
Egungo merkatu fotovoltaikoak sistema fidagarriak eskaintzen ditu. Dena den, haren kostua ez da lehiakorra oraindik ere, elektrizitatea ekoizteko gainerako iturriekin alderatuta. Hortaz, ezinbestekoa da sistema horien kostua nola edo hala murriztea.
 
[[Silizio]] kristalinoaren olatatan oinarritutako zelulak nagusi dira [[zelula fotovoltaiko]]en sektorean. Oinarrizko lehengaia silizioa da. Silizio ugari dago naturan, eta haren ezaugarriak ongi karakterizatuta daude maila zientifikoan. Horri guztiari, hein handi batean, silizioan oinarritutako industria mikroelektronikoaren garapen izugarriak eman dio bidea, gaiaren inguruko ezagutza zabalagoa eta esperientzia jasotzen lagundu baitu.
 
Azken urteotan, eguzki-energia fotovoltaikoaren ikerketak bi helburu nagusi izan ditu: batetik, silizioaren kontsumoa murriztea eta moduluen ekoizpen-prozesuko kostuak txikitzea, eta, bestetik, sistemen eraginkortasuna handitzea.