Bizkar Hezurra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
== Taldea ==
 
80ko hamarkadaren hondarrean eta 90ekoaren hastapenean Estatu Batuetako hainbat taldek -Red Hot Chili Peppers, Fishbone, Living Colour, Defunkt...- rock, metal, ska, funk eta rap estiloak nahasteko zabaldutako joera bere egin zuen Bizkar Hezurrak, garai bertsuan [[Negu Gorriak]], [[Danba]] edota [[BapBAP!!]] taldeek modu batean edo bestean egin zuten bezala.
 
Doinu horiek ez ziren arrotzak lau taldekideentzat. Benjamin Villabella Triku (ahotsa) Korroskada ska taldearen sortzaileetako bat izan zen 80ko hamarkadaren erdialdean. Bi disko kaleratu zituen Korroskadak, Por las buenas costumbres (1987) eta 43 volúmenes (1988), eta oihartzun handia lortu zuen "Torero" kantuarekin. Goar Iñurrieta (gitarra) eta [[Jose Antonio Castillo Kasti]] ere (bateria) Korroskadan aritutakoak ziren, baina beste eragin batzuk zituzten: punk eta rock gogorrarena Iñurrietak -Cicatriz taldeko gitarrista izan zen-, eta jazz-fusioarena Castillok. [[Mikel Irazoki]] M-ak taldeko baxu jotzaile ohiak, berriz, funk eta rock erritmo berritzaileen ezagutza ekartzen zion taldeari.