Arte higigarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
Arte higigarri kontzeptua, beraz, [[paleolito]]ko [[labar arte]]arekin alderatzen da. Azken hau ezin eraman daiteke, haitzulo edo harkaitzetan egina dagoelako. [[Neolito]]ko eta Metalen Aroetako estatua-[[zutarri]]ak eta [[hilarri]]ak bezalako tamaina handiko lanak ere ez dira arte higigarritzat hartu behar.
 
Arte higigarria biziki dibertsoa da, ez baititu soilik artelanak hartzen (estatuatxoak eta apaindurak kasu), baina baita objektu funtzional eta tresna apainduak ere. Honela, [[Paleolito]]ko arte higigarria dago, non, esate baterako, plakatxo grabatuak, [[paleolitoko venusVenus]]ak, apaingarriak eta [[arpoi]], [[azagaia]] eta [[bultzagailu]] apainduak dauden. [[Europa]]r [[epipaleolito]]an [[errekarri]] margotu [[aziliar]]rak oso bereizgarriak dira.
 
Neolitoan, gainera, [[buztin]] egosizko objektuak agertzen dira (hau da, [[pitxer]] apainduak, [[zeramika]]zko iruditxoak), idolotxoak, ehunak, irudi geometriko edo figuratibodun esterak, etab...