Versaillesko Ituna (1919): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
[[Alemania]]k, gerra ondorengo kalteordainak [[1983]]an likidatuta zituen, baina ituna egin zenetik jasotako interesen ordainketa zela-eta, 125 bat milioi euro falta ziren oraindik. Interes horiek ez ziren ordainduko [[Alemania]] birbateratua izan arte, eta sekula ez zituztela ordainduko zirudien. Azkenik, [[Alemania]]k, [[2010]]eko [[urriaren 3]]an, zorra guztiz kitatuta utzi zuen.
 
== Historia ==
[[Lehen Mundu Gerra]] bukatu eta armistizioa deklaratu zutenean, Aliatuak ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]] eta [[AEB]]) Parisko Bakearen Biltzarrean bildu ziren [[Alemania]]rekiko bake itunak sinatzeko prest. Aliatuek, hainbat itun idatzi zituzten galtzaile bakoitzarekiko eta Versaillesko Ituna, [[Alemania]]ri ezarri zitzaiona izan zen.
 
Bakearen oinarrirako eztabaidak 1918ko urtarrilaren 18an hasi ziren eta [[Alemania]]ri aukera bakarra aurkeztu zitzaion. Ituna onartu eta hurrengo egunean, [[1919]]ko [[ekainaren 23]]an, dolu eguna izan zen [[Alemania]]n, parlamentarismoaren lehen porrotaren eguna, eta [[Weimarko Errepublika]] jaio berriaren lehen bekatu barkaezina kontsideratu zuten hura.
 
Bai [[Alemania]]ko delegazioak eta baita [[Alemania]]ko gobernuak ere, Versaillesko Ituna indarrez ezarritako ituna zela pentsatu zuten (Diktat). Izan ere, Ulrich Brockdorff von Rantzau kondeak, [[Alemania]]ko ordezkaritzako buruak, negoziatzeko ezintasun garbia ikusi zuen Bakearen Biltzarrean. Arazo gehien eman zien gaia [[Alemania]]k gerra hasieran izan zuen erru eta erantzukizunarena izan zen eta tentsioa areagotu zen talde ezberdinen artean.
 
Itunak [[Nazioen Liga]]ren sorrera ekarri zuen, [[AEB]]etako presidentearen ustez, lehentasunezko helburua. Etorriko ziren istiluetan bitartekariak ezarriko ziren eta gerrari ekidin ahal izango zitzaion. [[Alemania]]ri debekatu egin zitzaion erakunde horretarako sarrera.
 
[[Alemania]]ri ezarritako baldintza gogor haiek [[nazismo]]a altxaratu zuten eta ondorengo expantsionismorako aitzakia ezin hobea izan ziren.
 
[[Kategoria:Lehen Mundu Gerra]]