Pushkar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
52. lerroa:
== Mitologia eta historia ==
 
Ez da jakina noiz sortu zen herria baina badirudi Indiako zaharrenetakoa dela. Mitologiaren arabera [[Brahma]] berak sortu zuen duela 60.000 urte. Jainkoak zisne bat airenairean askatu omen zuen eta mokoan zeraman loto lore urdina erori zen tokian sortu zen hiria. Bertan ''Vajranash'' deabrua bizi zen eta loto lorea jan zuen baina lorearen barnean mantra bat ezkutatu zuen jainkoak eta deabrua berehala hil zen. Pushkar izenak, noski, ''loto lore urdina'' esan nahi du.
 
''Ramayana''k, k.a. III mendeko testu sakratuak, jadanik aipatzen du esanez Vishwa Mitra jakintsua hemen izan zela baraualdian eta k. a. IV mendekoa izan daitekeen ''Mahábharata''k dio Maharash Iudhistira Púshkarako lakuan bainatu zela.
 
XVII mendean Mandoreko agintaria zen Nahadaravak Pushkar berriz erromesaldientzako leku bihurtu zuen hiria garbituz eta eraikinak berriztatuz. Doako hamabi jatetxe jaso zituen erromesentzat, baita hiru ''ghat'' eraiki ere.