Asoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa:
Inperio osoarentzat balioko zuten legeak atera zituen, '''Ashokaren ediktuak''' izerarekin ezagutzen direnak; bere esanetan ''Gizon guztiak nire haurrak dira. Ni aita bezala naiz beraientzat. Aita orok bere haurrentzat ona eta zoriontasuna nahi duen bezala, nik ere gizon guztiak beti zoriontsu izan daitezela nahi dut''.
 
Ediktuak 33 inskripzio ziren eta '''Ashokaren zutabeak''' deritzen zutabetan idatzi zituen. Zutabe ugari banatu ziren Inperioko hiri handienetan ezarri zirenak, hauetariko 19 baino kontserbatzen ez diren arren. Zutabe hauek Ashokaren sinbolo zen [[lehoi]]ak zituzten kapitel gisa. Famatuena [[Sarnath]]eko zutabea da; hiru lehoi ditu kapitelean eta gaur egun Indiako Sinbolo Nazionala bihurtu da. Zutabe berean ''Ashoka Chakra'' (Ashokaren Gurpila) ere ageri da, hau dela eta irudia [[Indiako Bandera]]n agertzen da.
 
=== Heriotza ===