'''Oinaztarrak''' Oinaz leinukoakleinu gipuzkoarrekoak ziren, azpeitiar jatorrizkoak, [[Nafarroako erresumariErresuma]]ri Gaztelak konkistatutako mendebaldeko herrialdeetan bizi zirenak. Oinaztarrek [[Gaztelako erresumarenErresuma]]ren alde egin zuten eta [[Erdi Aroa]]n lapurketak eta erasoak egiten zituzten Nafarroa Garaiko lurretan sartuz. Nafarroako erresumako [[beaumondar]]rak zituzten lagun, Gaztelako erresumaren zerbitzupean, euskaldunen errege nafarren aurka eginez. Oinaztarrek [[Mendoza familiasendia]] ukan zuten buru garai batean eta [[Uribarri Ganboa]]ko ingurune arabarrean kokatuta zeuden euren defendatzaileak. Halaber, [[Goierri]] eta [[Urola]] aldeko biztanleak bando honekin lerratuta zeuden, eta Lazkao familiakoak hauen artean nabarmentzekoa da. Bizkaia aldean, Muxika-Butroe familiak eta Nafarroan Biana-Lerin (beaumondarrak) aipatzekoak dira. Nekazari eta abeltzainak ziren nagusiki.
[[Ignazio Loiolakoa]] leinuaren aldeko pertsonaia ezagunen artean dugu.